Informatika denda txikiak PC City eta MediaMarkt erraldoien bildur
Arabako kasua ezagututa, Bizkaian mailan orain arte nahikoa polito ibili diran Area PC, Canal PC eta Don PC lako saltokietako arduradunak eta maila apalagoetakoak beharrean hasita dagoz, ganera jatorken konpetentziaren aurrean zelan jokatu erabagiteko. Beste alde batetik, ahalik eta merkatu zati handiena atrapau guran, elektronikearen sektorean oso ezaguna dan Bermudez aspaldi hasi zan publizidade kanpaina handiak eta baztertu ezinezko eskaintzak egiten.
Bizkaie!
Cybereuskadi.com
Hasi animalien munduan eta gizarteko edozein sektoretan amaitu, gauza jakina da handiak txikia jaten dauala eta informatikearen munduan be bardin pasetan da.
Bizkaian, Barakaldon zehatz esateko bildurretan dagoz informatika denda txikiak, izan be, PC City eta MediaMarkt, elektronika eta informatika etxe erraldoiek denda bana zabalduko dabe laster Barakaldoko Megapark merkataritza gunean. Gitxi gorabehera, 2500 metro karratuko dendak izango dira eta, esandako moduan, Megaparken egongo dira, Ikea eta Max Centerren ondoan.
MediaMarkt etxeak Gasteizen be badauka antzeko neurriko dendea eta orain arte bideratu eta aplikau dituan publizidade kanpaina eta konpetentzarik bako prezioek kalte handia egin deutse dendari txikiei; denda txiki batzuk ateak zarratu behar izan dabez konpetentziari aurre egin ezinik.
PC City, barriz, LibertySurf eta Hispavistaren akzinodun nagusienetakoa izandako Dixons kate britainiarrera bildutako eta informatikan espezializautako saltokia da.
Oraintsu, Megaparkeko saltokirako Barakaldo inguruko prentsan eta probintzia mailakoan lan eskaintzak argitaratu ditu salmenta, konponketa zein publizidade arloetan beharginak kontratetako.