Kaixo euskal ataria goitik behera erabarrituta
Gitxi barru, on-line euskaltegia, kritikak eta burtsa zerbitzua be eskainiko ditu Kaixok. On-line euskaltegia garagarrilerako abiarazotea espero dabe arduradunek. Euskaltegia lehen urratsetara bideratuta egongo da baina maila handiagoko ikasleak HABEk euskerea internet bidez ikasteko oraintsu sortutako Boga zerbitzura bideratuko ditu Kaixok.
Bestetik, barikuero kritikeari leihoa zabaldu, eta aisialdirako proposamenak egingo ditu. Telebista, literatura, zine zein musika arloetako lau adituk astero film, liburu, telesail, disko edota kontzertu baten ganeko kritikea egingo dabe. Asteburuari begira, Euskal Herriko txoko bat proposatuko dau erreportajeen bitartez.
Burtsak be bere lekua eukiko dau eta hile batzuk barru bertoko diru merkatuen gorabeherak erakutsiko dabez.
Kaixo!, http://www.kaixo.com Euskal Herriko ataria 1997an interneteko lehenengo bilatzaile euskaldun moduan plazaratu zan.
Bizkaie!
www.kaixo.com interneteko euskal atariak etxurea aldatu dau. Diseinu barriagaz, bilaketak arinago egiten dira eta edukinak be indarbarrituta datoz. Berdea eta zuria dira oraingo kolore nagusiak, argazkiei aparteko garrantzia emonaz. Ohiko atalek edukinak barritu egin dabez eta informazino gehiago eskaintzen dabe.
Gauzak holan, Kaixok eskaintzen dituan Txata, Foroa, Eguraldia, Jokoak, Abizenak, Dobako posta zerbitzua, Sukaldaritzea, Enplegua bilatzeko kanala eta Turismo zeribitzuen kanalakaz batera, kanal barriak topauko dozuez orain. Euskal Abizenen datu basea handitu egin da eta eguraldi zerbitzua hobetu, Euskal Herriko 40 herritik gorako eguneko iragarpena eskainiz. Turismoari jagokonean, Euskal Herriko jatetxe, hotel, ostatu eta landetxeen gida osotua eskaintzen dau Kaixok.
Barrikuntza aitagarrienetako bat kanalen zerbitzua da, izan be, Kaixok informazinoaren aldeko apustu sendoa egin dau eta orain bere albiste propioak be sortuko ditu. Kanalen tartean klik eginaz, Teknologia, Kulturea, Zinea, Kirolak, Ekologia, Telebista eta, oro har, eguneko barririk interesgarrienak irakurteko aukerea dago. Webgunea goizeko 8:00tatik arratsaldeko 19:00ak bitartean barrituko da etenik barik.
Beste alde batetik, erabiltzaileen parte-hartzea sustatzeko lau zerbitzu eskainiko ditu: Euskaltegia, Buletina, Lehiaketa eta Inkestea. Hilean behingo lehiaketan parte hartuz, erabiltzaileek eurek aukeratuko daben EAEko landetxe batean bi lagunentzako asteburua irabazteko modua eukiko dabe.
Buletinari jagokonez, bi mueta izango dira. Lehenengoan erabiltzaileak interesetan jakozan barriak aukeratuko ditu eta Kaixok egunero bialduko deutso helbide elektronikora interesetan jakon gai horren inguruan egunean dagozan barriak. Bestalde, eguenero asteko buletina bialduko da; bertan, asteko albisterik garrantzitsuenak, alkarrizketak, kritikak, abizen baten inguruko informazinoa, lehiaketa eta inkesta jasoko dira.