Ekialde Urruneko herrialdeak soft propio baten atzetik dabilz
Microsoft Etxearen erasoa
Microsoft Enpresak bere txat foroak zarratuko ditu SPAM eta gai pornografikoak zabaltzea ebitetako.
Geoff Sutton, Europarako Microsoft-eko gerentearen esanetan, 'txat libre eta moderazino bakoa ez da bape segurua'. Kontua da ze, urriaren 14tik aurrera, Microsoft-ek MSN txat zerbitzuak indarrik barik itxiko dituala Europan, Ekialde Erdian, Afrikan, Asian eta Amerika Latinoan.
Microsoft Etxearen eretxiz, txat foro horreek SPAM edo zabor mezuak eta gai pornografikoak zabaltzen dabezanen babesleku bihurtu dira eta hori ezin da ezelan be onartu.
Kontuak kontu, aitatutako erabagiak adierazpen askatasunaren ganeko eztabaidea eragingo dau barriro.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Microsoft enpresearen nagusitasuna kili-kolo dago, gero eta ahulago bai behintzat. Orain arte enpresa erraldoi honen areriorik nagusienak Linux eta soft librea ziran baina orain beste burukomin bat izango dau, izan be, Ekialde Urruneko herrialde guztiz teknologizatuak ez dagoz geldi.
Japoniak Hego Koreari eta Txinari eskaintza bat luzatu deutsie, hiruren artean Windows sistema operatiboagaz zerikusirik ez daukan sistema barri bat garatzeko akordioa sinatzeko. Antza danez, sistema operatibo barri hau kode irekiko sistemetan oinarrituko litzateke (Linux eta antzekoa bezelakoa) eta helburua argia da: herrialde horreetan ekonomiak Microsoft enpreseagaz dituan loturak eta menpekotasunak ahal dan neurrian gitxitzea.
Bestalde, azken boladan Windows sistemak milaka birusen erasoak sufritzen dituala kontuan hartuta, zeozer egiteko preminea ikusi dabe. Azken finean, herrialde horreetako enpresek hainbat eta hainbat diru eta indar gastau behar dabez erasoei aurre egiteko. Sistema operatibo propioa garatu ondoren, menpokotasuna apurtu, euren teknologia bultzatu eta seguridade aldetik be etekin handiak lortuko dabezelakoan dagoz Japoniako agintariak.
Akordioa sinatu ezkero, eta urtea amaitu baino lehen holan izango dalakoan dagoz, gobernuen laguntzinoagaz adituen lan-taldeak antolatuko litzatekez sistema barri horren diseinu eta prozesu orokorrean lehen pausoak preparetako.