Eguraldiaren harian
Euskal Herriko meteorologia zerbitzua: http://www.euskadi.net/meteo
Eskaintzen diran bestelako zerbitzuak honexek dira:
- Hemeroteka zerbitzua. Klimatologiari buruzko datuak azken urteotakoak dira baina antxikako egunkari zaharretan be baegozan eguraldiari buruzko artikuluak edo komentarioak. Honexek bildu, aztertu, katalogau eta internauten eskuragai ipintea zerbitzu honen helburua da. Hau dala eta, esate baterako, 1861eko otsailaren bostekoa da agertzen dan lehenengo barria.
- Klimatologiari buruzko datuak: Euskal Herriko klimatologiaren azterketea, honen barruan klimearen araberako lurraldeen sailkapena, osogai klimatikoen azterketea (prezipitazinoak, lainoak, tenperaturak, haizea) eta urtaro eta lurraldeen azalpenak dagoza. Bestalde, azken urteotako datu klimatologikoak be gure esku dagoz.
- Gela biruala: sail honetan, metereologia eta klimatologiari buruzko zeozer ikasteko aukerea daukagu eta puntu bitan bananduta daukagu gela birutal hau: batetik, metereologiako oinarrizko ezagutzeari buruzkoak eta, bestetik, hiztegi terminologikoa.
Edozelan be, informazino gehiago gura izan ezkero, badakizue Internet Sarea horretarako itzelezko elementua da. Esaterako, telebistetan ikusten diran mapak ikusi gura badozuez, Meteosat sateliteari esker lortutakoak eskuratu geinkez ondoko helbideetan:
http://www.inm.es/web/infmet/satel/meteose.html (irudiak ikusteko)
http://www.inm.es/web/infmet/predi/mapgen.html (mapa orokorra ikusteko)
http://www.inm.es/web/infmet/predi/ccaa.html (estaduko beste Erkidego Autonomoetako iragarpenak jasoteko).
Dana dala, sufritzen gagozan bero, sargori eta izerdiak arintzeko lekurik onenetarikoak hondartzak dira (gustetan bajatzuez behintzat) eta hondartzon egoerea jakiteko, badakizue galipotaren kontu honegaz, berbarako Bizkaiko Foru aldundiaren orrialdera sartzeko modua daukagu eta hor Bizkaiko 28 hondartzen barri emoten jaku: www.bizkaia.net . Orrialde horretan, hondartzetara zelan joan, garraiobideak, itsasaldiak, uraren kalidadea eta hondartzon panoramikak be ikusiko dozuez.
Azken buruan, eguraldia ikusi, freskurearen bila hondartzara joan eta iluntzerako jairik jai ibiltea izan daiteke planik ederrena. Kontua da ze jaien barri jakin gura izan ezkero, horretarako be orrialde batzuk badaukaguzana Internet-en, besteak beste, www.jaiak.net
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Aurtengo udea nahiko beroa eta sargoria da, guztiok itzelezko beroak sufritzen gabilz eta inoiz baino gehiago zeruari begira gagoz ia euria noiz ete dakarren. Batzuk zeruari begira, beste batzuk tenporak gora eta tenporak behera eta besteok telebistetako eguraldiari buruzko informazinoari hadi.
Asko zabaldu da eguraldiaren ganeko informazinoa, orain horrenbeste denpora ez dala nahikoa eskasa zan eta telebistetako informatiboetan be denpora nahiko gitxi emoten jakon gai honi. Gauzak aldatzen joan dira eta ikerketen arabera, eguraldiari buruzko informazinoa gai interesgarrienetakoa da ikusleentzako.
Uda sasoia ganera, aproposa da interes hori indartzeko, oporraldiak dirala eta, planak egiten doguzalako eta eguraldia lagun izango dogun ala ez hortxe izaten da jakinmina eta dudea. Hori dala eta, egunkari, irrati eta telebistetako iragarpenak ondo gogoan hartzen doguz.
Internet-en be informazio zabala topau geinke: horretarako, Eusko Jaurlaritzak antolatu dauen orrialdera sartu www.euskadi.net/meteo eta hantxe izango doguz eguraldiaren iragarpenak eta datuak 1990an sortu zan Metereologi eta Klimatologia Zuzendaritzaren ardurapean garatu dan zerbitzu honetan. Kontuan hartzekoa da, ikusgai doguzan datuak on-line (bapateko) datuak dirala, hau da, Autonomi Erkidegoan zehar dagozan metereologia estazinoetan jasotako informazinoak zuzenean ikusgai eukiko doguz.
Aitatutako orrialdean eguraldiaren eguneroko iragarpena, biharamuneko eta hurrengo hiru egunetako iragarpenak be ikusi geinkez. Eta ez bakarrik eguraldiaren egoerea, itsasoarena be hor daukagu: Gipuzkoako Pasai Donibaneko portuaren sarreran ipinita dagoan estazino ozeano-meteorologikoak itsosoaren egoerea aztertu eta jagokozan datuak eskaintzen deuskuz: haizearen abiadura eta norabidea, atmosferaren presinoa, tenperaturea, bisibilidadea eta eguzkiaren erradiazinoa...