AEBetako Las Vegas urian hackerren batzarra antolatu dabe
Getxoko kirol portua prest dago Internet-en nabigatzeko
Getxoko portutik paseoan goazela nabegetako aukerea be badago egon. Ez bakarrik han dagozan belaontzi, batel, txalupa edo antzerakoekaz baizik eta ordenagailuen bidez Internet-en nabegetako aukerea dago dagoeneko. Nabegazinoa kable bakoa izango da wireless teknologia erabiliz.
Estadu mailan, hirugarren aldiz preparau izan da holako teknologia kirol portu batean eta Euskal Herri mailan lehenengo aldiz.
Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, Getxoko kirol portuan Wiside enpresak proiektua aurrera atara dau eta lehenengo urte honetan, konesinoa doanekoa izango da jente guztiarentzat. Horretarako, ordenagailu bat baino ez dogu behar (ordenagailu eroangarria), agenda elektronikoa, PDA edota Wi-Fi telefono mobila. Eskuartean daukagun tramankulua biztu eta listo, dana dago prest gure nabegadorea erabili eta Internet-era konesinoa lortzeko. Portuan antolauta dagoan kable bako sistemea (kobertura daukan gunean) gure ekipamenduaz arduratuko da eta pantailan mezu bat agertuko jaku, bertan kablea sartuz (Getxo Plaza eraikineko mostradorean emongo jakuna) eta prest eukiko dogu dana Interneten sartzeko.
Doaneko lehen urtea pasau eta gero, konesinoa lortzeko tiketak erosi behar izango doguz edozein ziberkafelekutan egongo bagina lez. Txartel horreen denporea konesino denporearen arabera gastetan joango da.
Getxoko kirol portuko wirekess konesinoaren abiadurea 11 megabit segundokoa da, etxetik betiko modem bategaz lortuko dogun abidura baino askozaz handiagoa (ehun bider arinagoa).
Panda enpresak birusei buruzko orrialde barria preparau dau
Doaneko orrialdea da eta internauta guztiei zuzenduta dago, guztiontzat baliagarria izango dalakoan.
http://www.virusportal.com helbidean birusen ganean, eguneratuta eta pil-pilean dagoan informazinoa eskaintzen da. Zertzuk diran bisurak edo troianoak, zer egin geinken arazoak izan ezkero eta Panda enpresearen produktu batzuekaz doaneko probak egiteko erreztasunak be emoten jakuz.
Bitxia da mundu osoko mapea ikusteko aukerea daukagunean, bai kontinente osoak edota herrialde zehatz batean pasetan dana ikustea (birusen harian): zeintzuk diran herrialde horretan dagozan birusik zabalduenak eta ze ordenagailu kopuru kutsatuta dagoan...
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Ez da ez lehenengo aldia, ezta pentsau be. Oraingo batzar hau hamaikagarrena da eta Las Vegas-eko Alexis Park Hotelean batu dira segurtasun informatikoaren munduan mobiduten diran zale amorratu horreek, hackerrak hain zuzen be. Eurek ez daukie zerikusirik cracker-ekaz, azken honeek segurtasun akatsak topetan dabez bai baina euren probetxurako edo ta inoren sistemak hondatzeko asmoagaz.
Holan ikusita, zoro batzuen kontua dala pentsau geinke baina ez da holan inondik inora. Kontuan hartu behar dogu, hackerren batzar horreetara bai enpresa haundietatik eta baita gobernuko erakundeetatik be aditu eta teknikari asko ta asko be joaten dirana. Alde batetik, enpresetako adituek hackerren teknika barriak ikusi eta ikasi egiten dabez gero euren enpresetako segurtasun neurriak zorrozteko edota indartzeko. Beste alde batetik, gobernu erakundeetako teknikariak beti dagoz prest eta gogoz holako gazte buru argi, trebe eta azkarrak topau eta euren erakundeetarako fitxetako edo kontratetako. Pasa dan urteko batzarrean, Richard Clarke, Bush presidentearen segurtasun informatikorako aholkulariak eskatu eban lez, AEBetako hackerrek programa informatikoen segurtasun neurriak zapuzten eta hondatzen saiatu behar ziran baina beti saioak egin ondoren enpresei eta gobernuari abisua emoteko konpromisoagaz, era horretara, AEBetako segurtasun informatikoa indartu egingo zalakoan, akatsak topau eta zuzenduko ziralakoan.
Batzar horreetan ez da ejekutibo seriorik ikusiko baizik eta jente oso gaztea eta itxuraz seriotasun eskasa erakusten dabenak baina hackerren munduan sartu gara hemen eta hor dagoz euren esperientziak alkarri azaltzen eta gauza barriak ikasten.
Informazino gehiago (ingelesez) honako helbidean: http://defcon.org/