Ciber@RT-Bilbao 2004
Holan ba, sorkuntzea eta ikerketea batera landu ahal izango dira Ciber@RT Bilbao 2004n. Horretan aditua dan Richard Stallman ospetsua egongo da jardunaldietan. Berak software librearen filosofia bultzatu eban eta Linux-en erabiltzaile asko berbaldia entzuteko gogoagaz dagoz. Kongresuaz gan, Deustuko eta Leioako Unibersidadeetan be emongo dauz berbaldiak, apirilaren 26an hain zuzen be.
Gizarteko arlo desbardinetan eragin zuzena euki dabe azken aldian hainbeste garatu diran teknologia barriek. Hori dala eta, askotan benetako identidadea bera be galdu egin da. ‘Nonahiko Bardintasunerako Erronkak’ izenpean identidade horreek ondo identifiketan saiatuko dira kongresuko kideak. Artearen erronkea, kultura kooperatiboa, asmaketea eta kontzientziaren alde egiten dau apustu jaialdiak. Emoitzak ikusi beharko doguz arrakastea euki dauan jakiteko, baina aukerak ez jakoz falta.
Bizkaie!
Apirilaren 26an hasi eta 29ra arte ‘Nonahiko Identitaterako Erronkak’ izenburupean abiatuko da Ciber@RT Bilbao 2004 Jaialdia, Euskalduna Jauregian. Bitartean, http://www.ciberart-bilbao.net helbidean topau zeinkiez zehaztasun gehiago.
Nazinoarteko Kogresu honen helburuen artean eztabaidea eta hausnarketea dagoz, hau da, teknologia barriek erabilten dabezan praktika artistikoen ganeko jardunaldia.
Lau egunetako jaialdia bi zatitan banatuko da: lehenengo hiru egunetan antolatzaileek proposatutako gaietan sakonduko dabe. Laugarren eguna, barriz, Planetary Collegium izeneko artista eta ikerlari taldeari zuzenduta egongo da. Holan ba, artea eta baliabide digitalak alkarregaz buztartuko dira Teknologia Barrien, Arte eta Komunikazinoaren Nazinoarteko Jaialdian. Besteak beste, jarduera honeek ikusi ahal izango dozuez bertara hurreratzen bazarie: Net-Art, Off-Line Multimedia Proiektuak, Animazinoa, Minimizazinoak eta Instalakuntza Elkarreragileak. Jarduera honeei esker arte-zientziaren eboluzinoaren ganeko edukiak gaurkotzean pausu bat gehiago emongo da.