Microsoft zigortuta
Halan da be, dirua daukanak diru gehiago gura dauala argi dago (ez daukanak be bai, baina gitxiagogaz konformau behar!), eta Bill Gates-ek Europar Batasuneko Justizia Auzitegian helegitea aurkeztuko dauala jakinarazo dau. Bere buruaren defensarako Europan dagozan konpetentzia-legeen barri ez daukala esango dau Gates jn.ak. Holan ba, eta lehendik enpresea epaitegietan ibilten ohituta dagoala kontuan hartuta (urteak daroaz bategaz eta besteagaz atzera-aurrera), matrakeak luzerako joko dauala iragarri geinke. Halan da be, ez ahaztu errekursoa aurkeztu arren, EBk hartutako erabagiak bere horretan segiduko dauala.
Diruaz gan, EBk Microsoft-i ordenagailuak egiten dabezan enpresei Windows Media Player bako Windows sistema operatiboa eskaintzea eskatzen deutso. Horretarako, 120 eguneko epea emon deutso Montik. Honezaz gan, serbidoreak fabriketan dabezan lehiakideei enpresa erraldoiak informazino teknikoa emotea gura dau erakundeak, holan enpresa txikiago honeen produktuak lehiakorragoak izango dira Microsoft-en aurrean. Lan horretarako hiru hilabeteko epea eukiko dau enpresa amerikarrak.
Jakina danez, informatika enpreseak ahal dauan guztia egingo dau multea ez pagetako, baina pagau izan ezkero, norentzat izango litzatekez 497 milioi horreek?
Bizkaie!
Europako Batzordeak Microsoft enpresa erraldoiari arlo zehatz bateko merkatuan monopolioa lortu guran multimedia lehiakiderik ez onartzea leporatu deutso. Izan be, azken urteotan Microsoft-ek Media Player programea ipini dau Windows sistemeagaz batera eta ateak zarratu deutsez beste bi programari: Appleren Quick Timeri eta RealNetworksen RealOne Playeri. Hori dala ta, Mario Monti, Europar Batasuneko Lehiarako komisarioak gogor jokatu dau Microsoftegaz eta Batasuneko hainbat herriren aldeko jarrereagaz 497 milioi euroko multea ezarri deutso. Ezagutzen dan diru-zigorrik altuena da, izan be, lehenago Hoffman-La Roche enpreseari ipinitako isun bat 462 milioitakoa izan zan. Baina enpresearen jaubea munduko aberatsenen artean aberatsena dala kontuan hartuta, ez deutso min handirik egingo.