Sarean  III. urtea // 50. zenbakia

Piccasoren obrak Interneten saltzen dira


Orain 90 urte egin eban lan bat 130.000 eurotan saldu da (ez joan kalkuladorearen bila, hogei milioi pezeta baino gehiago dira). Dirutza itzela da etxeko hormaren baten koadroa eskegita eukiteko, baina kapritxoren bat danok eukiten dogu noizean behin, eta norberak pagau ahal dauenaren araberakoa izaten da (normalean) geure buruari egiten deutsagun erregalua. Gaira bueltan etorrita, kontua da obrea ez dala arte-galeria baten saldu, Internet bidezko subastan baino. Margolariak dagoan lekutik burua altxauko baleu azalpen intensiboa beharko leuke salmentearen nondik-norakoa aitzeko, izan be, askotan geuri be eskapetan jakuz imajinazinotik operazino elektroniko honeek.

Obrea arkatzez egindako irudien ‘collage’ antzekoa da. Zabaleran 25 zentimetro eta luzeran 17 daukaz (lehen ez deutsuet kalkuladorea bila joaten itxi, baina orain erregelea hartzeko gomendioa egiten deutsuet –buruz imajinetako kapaz bazarie segidu jesarrita-, neurria eta prezioa hobeto konparetako eta iruzkin propioak egiteko). Enkantean 11 egun egon ostean saldu da, eta 50.000 lagun baino gehiagok eskuratu gura izan dabe, baina boltsikoa batek baino ez dau euki bete-beteta.

Honegaz guztiagaz, galdera bat botako dot: erosiko zeunke zuk kuadroa (dirutza hori pagauta eta Internet bidez) etxeko hormea Picassoren obra bategaz janzteko?

Saioa Torre Gereketa

Alemanek Gernika bonbardau ebenean Pablo Picassoren imajinazinoa biztu zan. Irudi gogor hareek buruan eukazala beharrari ekin eutson, orain guztiok ezagutzen dogun kuadroa egin arte. Halan da be, bere ibilbide profesionala ondo urratuta eukan lehenagotik, baina inoiz pentsauko ez ebana oraintsu pasautakoa da. Kuriosidadea badaukozue, segidu irakurten.