Sarean  III. urtea // 52. zenbakia

‘Internet eta Hiesa, Gizarte Birtuala’


Sare elektronikoaren bidez eskeinitako zerbitzu honek aukera ugari emongo deutsoz gaixoari. Izan be, medikuakaz hartu-emon zuzena euki ahal izango dabe Interneti esker. Era horretara, mezu elektronikoak bialdu ahal izango deutsiez euren gaixotasuna tratetan dabizen profesionalei. Bestalde, solasguneak eta bideo konferentziak be egin ahal izango dabez. Konsultei jagokenean, edozein ordutan egin ahal izango dabez; medikuagaz zuzenean bat egiteko arazoak euki ezkero, mezua bialdu eta handik denpora gitxira jasoko dau erantzuna gaixoak.

Edozein proiektu aurrera eroateko derrigorrezkoa da profesionalen lan talde sendoa. Honetan hiru mediku, bi farmazialari, prokiatra, psikologo eta erizain batek osotuko dabe. Ganera, ‘Internet eta Hiesa, Gizarte Birtuala’ egitasmoan parte hartzen dabenen artean solasaldiko guneak zabalduko dira, euren artean berba egin dagien. Felipe Garciaren ustez, gaixoak baztertuta sentitzen dira eta euren artean berba egitea oso garrantzitsua da.

Eskaintza barriaren helburuen artean, tratamendua segiduteko eta gaixoak bere burua zaintzeko laguntzinoak emotea dago. Horregaitik, GIB birusa daukienek euren osasun historiala irakurri ahal izango dabe orrialde elektronikoan. Ganera, botikak erosteko erreztasuna be eskainiko deutso webguneak, beti be medikuaren eta farmazialariaren kontrolpean.

Honek guztiak baldintza bat dauka, baina: ordenagailua. Arazo bat izan leitekeelakoan, lehen parte-hartzaileei proeiktuko arduradunek ipiniko deutsie ordenagailua, kamara eta ADSL linea. Ganera, euretariko bakotxak kode bat eukiko dau, bere datuak berak ez beste inork ez irakurteko.

Martxan dago, beraz, etorkizuneko ‘medikuntza birtuala’ moduan definidu geinken ‘Internet eta Ihesa, Gizarte Birtuala’ proiektua.

Bizkaie!

‘Internet eta Hiesa, Gizarte birtuala’. Izen hori emon deutse Bartzelonako Ospitale Klinikoan martxan ipini barri daben proiektu pilotuari. Egitasmoaren helburu nagusia gaixoen bizi kalidadea hobetzea da, baina kontuan hartu behar da oraindino probak egiten baino ez dagozala. Lehenengo bi personagaz probauko dabe sistema barria eta hasikeran zehaztutako helburuak lortzen badabez, maiatzean beste 100 lagun ingurugaz proba gehiago egingo dabez.

Felipe Garcia da ‘Internet eta Hiesa, Gizarte birtuala’-ren arduradunetariko bat. Bere esanetan, Giza Immuni-eskasiaren birusa (GIB) daukien eta egonkor dagozan gaixoek bakarrik hartu ahal dabe parte proiektuan, baldintza horreek beteten ez dabezanek laguntzino gehiago behar dabe eta. Egitasmoan teknologia barriek, eta batez be Internetek, garrantzia berezia daukao, izan be, sarea erabiliko da konsultak egiteko, baita zalantzak argitzeko be. Halan da be, gaixoek euren medikuengana noiz edo noiz joan beharko dabe, laguntzino biak (elektronikoa eta medikuarena) baitira garrantzitsuak. Garciak zehaztu dauanez, GIB birusa daukienek hiru hilabetean gitxienez baten joan behar dabe medikuarengana, odol analisiak egitera.