Enkanteak Internet-en bitartez: umeak eta kamisetak
Beste alde batetik, honako istorioa be nahiko txirenea da: Inglaterrako Manchester United futbol taldeak (http://www.manutd.com) bere futbolariei agindu bat emon deutsie: galazota dago kamisetatan autografoak sinatzea. Eta hau zergaitik ? Ba sinatutako kamiseta horreek gero Internet-en salgai agertzen diralako eta lortutako diru horretatik futbol taldeak txakur txikirik be ikusten ez daualako. Klubeko bozeroaileen esanetan, kamiseten salmenta hau antolatuta dago, gaztetxuei dirua emon taldearen entrenamentuetara joan daitezen eta han jokalarien autografoak lortu dagiezan, gero sinatutako kamisetak Internet-eko enkante web gunetan plazaratzeko asmoz.
Klubeko agintariek ezezkoa emon deutsie jokalarien ohitura horreri eta gura izan ezkero, orrialde zurietan sinatzeko baimena emon deutsie, nahiz eta hau ez izan guztiz gustokoa taldearen jarraitzaileentzat (batez be gaztetxuentzat).
Gogoratu daigun Manchester United dala munduan dagoen futbol taldeen artean bere produktuengaitik (kamisetak, posterrak, argazkiak eta denda ofizialetan topau geinkezan gauza bitxi guzti horreengaitik) diru gehien ataraten dauana, eta hau holan izanda, ez dabe gura ezelako konpetentziarik.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Enkanteak egiteko orduan Interneten danetariakoak topau geinkez. Web gunerik egokiena eBay (http://www.ebay.com) enpresearen orrialdea izan daiteke edozein gauza ikusteko eta erosteko. Enpresa honek herrialde bakotxean bere ordezkaritzea be badauka. Kontauko deutsuedan hau Alemanian pasau da (http://www.ebay.de) bertako bikote batek, gizona 41 urtekoa eta andrea 35ekoa, andrearen zortzi urteko alabatxua salgai jarri dabe eta enkantearean bitartez egiten dan legez, lehen prezioa euro batekoa izan da. Umearen argazkia argitaratu zan web gunean eta honako iragarkia be bai: Beragaz jolastu zeinke, parrilan dastatu eta ta ijitoei saldu, benetako jostailua da.
Koblenz uriko fiskalak ikerketa bat agindu dau arazoa aztertzeko, broma bat ala zer demontre dan jakiteko. Poliziaren galderei erantzunez, gizonak eBay enpresearen funtzionamentua jakiteko egin eban aprobea antza. Dana dalakoan, eBay enkante enpresea da eta Internet-en bidez prezioa euro bakarretik 25,5 euroraino igo eban internauta batek poliziari deitu baino lehenago.