Sarean  III. urtea // 51. zenbakia

E-postea spametik babestu


Goodmail Systems Inc eta Yahoo! enpresek, euren aldetik, beste bide bat jorratzen dabiz: bialtzen dan e-posta bakotxagaitik dirua kobretea da proposatzen daben bidea. Sistema honegaz internautek eta enpresa batzuk (GKE-ek, dirua irabazteko ez diran enpresek eta antzekoek) doan bialduko dabe e-posta kopuru zehatz bat. Hortik gora, barriz, pagau egin beharko dogu hain garrantzitsua bihurtu jakun zerbitzu horregaitik.

Dana dala, sistema hau Interneten ideiaren kontra joango litzateke, muduko persona danen arteko konekzinoa eta hartu-emon politikearen kontrakoa dalako, eta aditu batzuk zentsurearen parekotzat be joten dabe. Beste alde batetik, batutako diru horren kontrola nork eroango leuke eta zelan? Diru hori, sekulako dirutza hori (zentimo batzuk baino ez badira be, pentsau daigun zenbat e-posta bialtzen diran egunero), zertarako erabiliko litzateke?

Eta zentimo batzuk baino ez badira, publizidade enpresentzat ez litzatekez gauza handirik izango 1.000 edo 2.000 euro pagetea horren truke miloika spam bialtzeko baimen guztiak lortu ezkero.

Spama hor dago eta gero eta arazo larriagoa da danontzat. Teknologiagaz etorri jakun beste burukomin honeri aurre egiteko ordua da baina ez dago argi zelan gauzatuko dan hau. Posta elektronikoa eskaintzen daben enpresa erraldoiak be buru-belarri dabizela esan geinke, aditu batzuen ustez izurrite honen kontrako txerto magikorik ez dagoan.

Oharra: egon badagoz trukotxuak spamaren kontra egiteko. Honen barri jakin gura badozue hona hemen helbide bat. Berton ikusiko dozue zelan preparau behar dogun gure e-postea eta zer egin behar dogun (orri hau gazteleraz dago):

http://www.iec.csic.es/criptonomicon/spam/trucospam.html

Gotzon Plaza

Zelan edo halan spam-aren kontrako burrukea hasi da. Egunero jasoten doguzan e-posten artean batzuetan erdia eta beste batzutan hiru laurena spama edo zaborra da: publizidadeak guregana heltzeko topau dauan bide barria, merkea eta azkarra. Kasu gehienetan ganera ezertarako be gura ez doguna eta ezertarako balio ez dauana. Askotan, gure posta kutxatila elektronikoa ganezka egoten da eta sarritan blokeauta ixten deuskue direkzinoa, kutxatilako zabor mezuak borrau arte eta lekua euki arte.

Spam hau jatorriz “spiced ham” izan zan: soldadu amerikarrek Munduko Bigarren Gerran egunero jaten eben pernil egosia. Janari honen ospea oso handia izan zan eta leku danatan (urte hareetako amerikar gizartean) topau eitekean.

Gure kutxatilatxu elektronikoak be egunero-egunero holako publizidade iragarki zentzu bakoz beteta topetan dogu. Internautak kokoteraino gagoz eta honen kontra burruka egiteko Internet-eko enpresa handiak be bai, Microsoft, Ameria OnLine, Earthlink eta Yahoo! berbarako. Enpresa honeek posta zerbitzuak (Microsoft-ek MSN eta Hotmail zerbitzuak, akaso munduan erabilten diran nagusienak) eskaeintzen dabez eta euren serbidoreak be ikaragarrizko lana daukie zabor korreo guztiak bideratzen eta gure ordenagailuetako kutxatila elektronikoetaraino eroaten. Azken baten, korreo horreek sarearen abiaduran be eragin zuzena daukiela danok dakigu. Kalkulu batzuk aitatzen daben legez, pasa dan urtean egunero 2.000 miloi zabor mezu edo spam bialdu ziran mundu osoan. Eta urte batetik bestera datu horreek bikoiztu egiten dira. Arazoa honako hau da: izurritearen kontra burrukan egin behar da derrigor bai, baina zelan?

Daborduko aukera eta proieku batzuk plazaratu dira baina oraindino ez dago ezer erabagita. Aukera bat SPF (Sender Policy Framework) erabiltea da: publizidade enpresa batzuk spamaren arlo bat dira, eta eurak korreo elektronikoak (spam) bialtzen dabez baina euren posta helbidea ostenduta mantenduz edo euren benetako helbide elektronikoa argitu barik. Tresna honegaz, SPF honegaz, gai hau kontrolau egingo zan, zelan edo halan: korreo elektroniko bidez euren publizidadea egiten daben enpresen kontrola egingo litzateke. Hoti egin ezkero, gure ordenagailuetara ailegauko jakuzan iragarkiak edo mezuak egiaztautako enpresenak baino ez dira izango. Neurri horregaz spama ez da desagertuko, baina gitxitu behintzat, gitxituko da. American OnLine (AOL) enpreseak sistema honren alde egin dau. Microsoft enpreseak, bide honetatik segiduz, “Caller ID for E-Mail” sistemea garatu dau, SPF-ren antzerakoa, baina desbardintasun bategaz: Microsoft enpresearen sistemea ez da soft librea, pagau beharrekoa baino.

SPF sistemearen probak apirilean egingo dabez, Pepi II izeneko proiektuagaz (Pepi II.a egipziar faraoia zan eta bere aginduetara historiako lehen posta zerbitzua ipini zan martxan).

Beste bide batzuk be badagoz. Microsoft-ek bere sistemearen ideia be kaleratu dau (nahiz eta ez izan ideia barria): e-posta bakotxari “zigilu elektroniko” bat ipini gura deutse, betiko posta zerbitzuen antzera. “Penny Black” izena ipini deutsie proiektu honeri (Ingalaterran XIX. mendean sortu zan zigiluaren izena; honegaz, posta bialtzaileak pagau behar eban eta ez posta jasotzaileak, momentu hareetaraino egiten zan legez). Sistema honegaz, dirua pagau beharrean posta elektroniko bat bialdu baino lehen bialtzaileak ekuazino matematiko oso errez bat asmau behar izango dau (euren esanetan hamar segundutan asmetan dana). Internauta normalek ez leukie arazo larregirik euki beharko, baina spamak bialtzeko orduan (milaika eta miloika bialtzen dira posta bakotxean) enpresek ordenagailu handiagoak erabili beharko leukiez ekuazinook asmetako, honek dakarren diru-kostuagaz.