Errentako kanpainak hasi dira
Bestalde, Bizkaiko Ogasun Sailak eskainitako beste zerbitzu bat hauxe berau daukagu. Guk aurkeztu dogun autorpena dirua bueltan jasoteko bada (eta holan izatea gurako geunke guztiok) kasu bi egon leitekez: bata, autorpen hori errebisetan danean, gure patrikako telefonoan SMS bat josoko dogu, dana konforme dagoala esanaz (eskatu dogun dirua bat datorrela Ogasuneko teknikariek kalkulau dabenagaz) edo diferentzia bat dagoala esanez (geure alde edo Ogasunaren alde). Eta bigarrena, Ogasuneko teknikariek zeozer behar badabe (dokumentazino gehiago edo antzerako zeozer), beste SMS bat jasoko dogu abisu horregaz.
Zerbitzu hau dobanekoa da eta horretarako SMS bat bialdu behar dogu 4800 zenbakira, mezu horretan RENTA NAN jaiotza-urtea adierazoz (berbarako, RENTA 12345678 1975 ). Bestalde, http://www.bizkaia.net web-gunean sartuz be egin geinke.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Egunotan buru-belarri sartuta gagoz errenta autorpenaren kanpainan. Euskal Autonomia Erkidegoan autorpena Internet bidez aurkeztu geinke azken urteotan egin dogun legez. Halan da be, aurten egon badagoz nobedade batzuk. Berbarako, Gipuzkoako Aldundiak “txat” web bat preparau dau gure zalantzak eta konsultak zuzenean egiteko. “Aholkulari fiskala etxean” proiektu honen izena da eta Ogasun Saileko teknikariekaz holako hartu-emon zuzenak eukiko doguz baina Internetez.