Gero eta ordenadore eta Internet erabiltzaile gehiago EAEn
Euskerea
Euskerazko webguneetan nabegetan dabenen kopurua % 34,4 hazi da azken seihilekoan, eta 98.000 dira guztira. Talde horretan, % 71,1ek 35 urte baino gitxiago daukiez; % 50,8 beharrean dabiz, eta % 41,4 ikasten.
Erosketak internet bidez
Azken hiru hilabetean Internetez erosketaren bat egin daben Internet erabiltzaileak % 39,8 hazi dira. Beraz, 2003ko laugarren hiruhilekoan 61.600 ziran, eta 2004ko bigarren hiruhilekoan, barriz, 86.100.
Interneteko hiru erosletik batek oporretarako bidaia edo ostatua kontratau eban (% 33,6); ehuneko 11,8k liburuak eta aldizkariak erosi ebezan; ehuneko 10,9k, musikea edo musika-tresnak; ehuneko 7,9k, softwarea, eta % 6,5ek, informatikako ekipamentua.
Gipuzkoako bost erabiltzailetik batek egin dau erosketaren bat Interneten bidez, baina Arabako edo Bizkaiko zortzi erabiltzailetik batek baino ez dau erosi Sarean.
Bizkaie!
Ordenadore personala erabilten daben 15 urte eta gehiagoko biztanleak ugaldu egin dira EAEn, 24.300 (% 2,4) gehiago dira eta. Guztira, lehen aldiz, milioi bat baino gehiagokoa da (1.016.300), Eustatek emondako datuen arabera. Bestalde, 2003ko laugarren hiruhilekoan baino 64.100 lagun gehiagok daukie Internet etxean, hau da, % 9,8 gehiagok.
Erreferentziatzat 2003ko bigarren hiruhilekoa hartuta, ordenadore personalen hazkundea, urtebetean, % 5,7koa izan da, eta Interneteko konekzinoena, % 14,2koa.
Goi-mailako ikasketak dabezanen artean, hirutik bik Internet daukie etxean, 2003ko bigarren hiruhilekoan baino % 19,4 gehiagok. Lehen mailako edo bigarren mailako ikasketak dabezanen artean, hazkundea % 5 ingurukoa izan zan. Bilakaeren erritmoetan alde hori dagoanez, goi-mailako ikasketak eta lehen mailako ikasketak dabezanen arteko tartea bost ehuneko-puntu baino gehiago zabaldu da.
2004ko bigarren hiruhilekoan, Interneten sartu diran erabiltzaileak (15 urte edo gehiagokoak) 618.400 izan dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 34,3.
2004ko lehen seihilekoan, Interneten erabiltzaileak 36.300 gehitu dira, eta, beraz, hazkundearen ehunekoa 2003ko azken seihilekoan izan zana baino hiru aldiz handiagoa izan da.