Japoniako ikasleentzat barri txarrak
Gurasoak pozik egongo dira asmakizun honegaz baina ume eta gazteei piper egiteko aukerea amaitu jake eta ez dogu uste hain pozik egongo diranik.
Txartela eskolara sartu eta urtetako orduak kontroletako asmau bada be, pentsau daigun bateren batzuk beste asmo batzukaz garatzen dabela. Berbarako, tabernetan, diskoteketan edo zineman. Gurasoek, holan, euren seme-alabak sartzen diran lekuen barri eukiko dabe eta “lasaiago” egongo dira (antza). Baina ez deutsiegu itaundu gazteei asmakizun honen ganean zer uste daben, entzutekoak entzun gura ez doguzalako edo.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Japoniako gizartea oso diziplinatua dala argi dago. Gizartearen zutabeen artean ume eta gazteen edukazinoa dago, bai etxean eta baita eskolan be. Guraso asko arduratuta dagoz aspaldian, Japoniako gizarteak orokorrean munduko kriminalidade tasarik bajuenetarikoa euki arren, euren seme-alaben egoerea dala eta ez dala. Holan ba, umeak eskolara joaten diran ala ez asegurau gura dabe.
Horretarako NAJ Corp. softwarea garatzen dauan enpreseak ikasleentzat identifikazino txartel berezi batzuk plazaratu ditu. Neska-mutilek txartel hau irakurgailu batetik pasetan dabe eskolara sartzen diranean eta automatikoki eskoleak sarrera-ordua grabau eta gurasoen eskuko telefonoetara edo ordenadoreetara bialtzen dau mezu baten bidez. Holan, gurasoek jakin badakie umea eskolan dagoala. Eskolatik urteten dauanean be, prozesua bera da.