Sarean  III. urtea // 74. zenbakia

Lehenengo ziberkafetegiak hamar urte bete dauz


Oso arin erakarri eban Cyberia Cafek jentea, izan be, ikusmin handia biztu eban. Ganera, dirua inbertidu gura eben jente askori be ideia gustau jakon, tartean Mick Jagger kantari famatua.

Taberna mueta barria inizituaren antzera zabaldu zan bai Inglaterran, baita munduko beste hainbat herrialdetan be. Gaur egun, kopurua zehatza ez dan arren, uste da mundu osoan 20.000 ziberkafetegi dagozala. Holan ba, prezioen arteko burrukea be gero eta gogorragoa da.

Lehenengo ziberkafetegiak ateak edegi ebazanetik, Internetek asko aldatu dala ezin geinke ukatu. Ordenadoreak gero eta arinagoak dira, eta behar egiteko aukerak asko zabaldu dira. Hori bai, kafetegi berezi honeetan badago urteak pasau arren, aldatzen ez dan gauza bat: kafea.

Bizkaie!

Londresen bihotzean, lotsati, munduko lehenengo ziberkafetegiak hamargarren urteurrena ospatu dau. Orain hamarkada bat, Eva Pascoe ikasle poloniarrak Cyberia Café edegi eban, gaur egun BTR Internet Café deitzen dan lokala.

Pascoek, 1994. urtean, negozio erraz eta iraultzailea imini eban martxan: bezeroek kafea gustura hartu leikien lokal bat, tartean e-postak bialtzeko eta Interneten ibilteko aukereagaz. Horretarako, Wiltshire Road kalearen 39. zenbakian taberna berezi hau edegi eban, Tottenham Court Road Londresko auzo ezagunaren ondoan hain zuzen be.