Sarean  III. urtea // 69. zenbakia

Txantajeak egiteko sasoi barriak teknologiari esker


Bigarren istoriotxoa antzerako zeozer da: Paris Hilton, Hilton hotelen jaubearen oinordekoa da neskeak 2001. urtean, sasoi hareetan bere nobioa zan Rick Salomonegaz izandako “maitasun topaketa” bat grabau eben (zelango gauzak egiten diran!). Gero, maitasuna amaitu zanean eta bikotea banandu zanean, mutilari dirutxoa egiteko aukera polita zala otu jakon, eta pentsau eta egin! Bideoa Kaliforniako produktora pornografiko bati saldu eutson. Bideoa sarean zabaldu zan eta Paris Hiltonek, haserretuta, webgunea salatu eban, epaitegietara eroan eta 25 miloi euroko diru mordotxoa eskatu bere intimidadea sarean ikusgai egoteagaitik. Baina epaitegian aurkeztutako salaketea atzera bota dau azken momentuan, eta inork ez daki zergaitik. Inglaterrako “The Sun” egunkariak arrazoi bitxiak emon ditu jokaera honetarako: antza danez, Paris Hiltonek epaitegi kanpoko akordio bat lortu dau produktoreagaz, bideotxoaren salmenten portzentaje bategaz geratzeko ideaiagaz, eta hor konpon beste dana!

Txantajerako beste modu berezi batzuk be egon dira: Inglaterrako poliziak azaldu dauan legez, Errusiatik igorritako korreo elektronikoen bidez enpresa handi bateko beharginei txantajea egiten deutsie. Korreo honeetan, dirua pagetan ez badabe (normalean 30 euro baino gitxiago) ordenadore personaletako banka elektronikoko kontuetan bai birusak eta bai umeen argazki pornografikoak istalauko jakezala esaten deutsie. Mehatxu honen aurrean, behargin batzuk pagau egin eben, eta gero isilik geratu ziran.

Txantajeak egiteko bide honeek barri usaina badaukie be, beste honek pelikula zaharretako istorioa emoten dau, Tony Leblanc aktore espainiarraren pelikuletako batetik ataratakoa edo. “Estanpitearen iruzurra” moduan ezagutzen dan iruzurra antxinekoa dala esan geinke. Badakizue, kokoloarena eginda “estanpitak” dekozelakoan, timatzaileak benetako diruaren truke paper mordo bat emoten deusku, eta guk, borondate onagaz (edo hobeto esanda, kokolo gizajoa timetako aukerea aprobetxatuz) “estanpiten” truke dirutxu bat emoten deutsagu.

Afrikako kontinentetik igorritako korreo elektronikoek (gehienak, Nigeria herrialdetik Inglaterrara bialdutakoak) negozio berezi bat proponiduten dabe. Bertako banketxe batetik diru “baltza” atarateko aukera ederra dekogula dinoskue, eta diru hori arazo burukratiko eta politikoegaitik ezin dala handik mogidu. Baina aurretiaz diru apur bat emonda, bai papelen kontua eta baita bertako politikarien boltsikoak berotzeko, ataratako diru baltzaren zatitxu bat geure eskuetara jausiko dala esaten deuskue. Diru errezaren usain gozoa hartuta, batek baino gehiagok istorioa sinistu dau, eta zelan ez, “negozioan” sartu dira. Gero pasau dana argi dago: euren diru barik geratu dira danak, eta hasikeran prometidu eutsien dirua ikusteko aukera gitxigaz ganera. London uriko poliziaren esanetan eta kalkuluetan, timatzaile nigeriarrek 300 miloi euro baino gehiago kendu deutsiez Inglaterrako biztanleei. Honen aurrean, inglesak koitaduak dirala edo eurak be lapurketearen zati baten atzetik dabilzala esango geunke. Batek daki.

Gotzon Plaza,
informatikoa

Internetegaz, eta internautei esker (edo zoritxarrez), pribadua dan informazinoa hortik mundu zabal birtual honetan dabil, eta sarritan kontrol barik ganera. Mundu digitalean informazino pribadua zabaltzeko jokera honen lehen biktimak persona famatuak izaten dira askotan.

Sarean dagozan istorio batzuk kontauko doguz, eta Cameron Diaz aktore famatuari jagoko lehenengo hau. Hemeretzi urte eukazanean (1992. urtean hain zuzen be) grabautako 30 minutuko bideo erotiko batek arduretan dauka. Bideo hau John Rutter argazkilariak grabau eban. Aktorearen abogaduek persona hau salatu dabe epaitegietan, izan be, aktoreak argazkilariari txantajea egin eutsola loporatzen deutso, grabetako bideo ez zabaltzeagaitik 2,5 miloi dolar eskatzen ei eutsozalako. Baina gure argazkilari artista honek pasa dan urtean bideo ditxoso horren argitalpen eskubideak pelikula banatzaile edo distribuidore bateri saldu eutsozan, eta honek, bere aldetik, Errusiako “Scandal Inc” enpreseari. Baina, zer demontre egiten dau enpresa honek bideotxoagaz? Zabalkundea baieztauko dauan gauza barria: Internetez eskaini, hori bai, 32 euroren truke. Holan, negozioa eginda dago, eta Cameron Diaz-en haserrea be asegureta dago, zelan ez! (haserrea eta epaitegietarako bidea).