Sarean  III. urtea // 72. zenbakia

Euskaldunak eta Internet: lan egiteko, txateetako, ligetako eta olgetako

Ondorio moduan, EAEko internauten jarrera profesioanlagoa dala esan leiteke: olgetako bideojokoek, txateetako edo ligetako aukerek ez daukie gure artean halako arrakasta larregirik estatu maileagaz konparauta (baten batek, gure nortasuna dala eta, Euskal Herrian ligetea miraria dala esango leuke, bai errealidadean, baita Internez be).

Gotzon Plaza,
informatikoa

Teorian behintzat, egiten diran inkestek badaukie halako egia izateko usaina edo (baina ez beti, hor daukaguz berbarako hauteskunde egunetan egiten diran inkesta piloa eta oker piloa be). Aztertuko dogun inkesteak euskaldunok Internet erabilterakoan daukaguzan ohituren barri emoten deusku:

- Gero eta denpora gehiago emoten dogu Interneten. Horregaitik, gero eta denpora gitxiago daukagu beste ekintza batzuetarako eta hartu-emon sozialetarako. Estadistiken arabera, egunero euskaldun bakotxa zazpi minutuz ibilten da Sarean.

- Espainiako maileagaz konparauta, olgetako edo txateetako ohitureak gure artean maila nahiko bajua dauka. Estadu mailan, internauten % 44 eta % 35 ibilten da normalean olgetan edo txateetan, eta gure artean, barriz, % 35 eta %28 bitarteko portzentajeak daukaguz.

- EAEko hamar etxebizitzetatik ia erdietan ordenadore bat egon badago, eta Sarera gehienetan etxean, ikastetxeetan eta lantokietan sartzen gara. Leku honeetatik kanpo % 7,3 konekzino egiten dira, eta estatu mailan, barriz, %26,4koa da datua. Alde makala dago bien artean.

- Internauten %58a gitxienez egunean behin sartzen da Sarera eta internauten %85 sarritan sartzen ei da.

- On-lineko banketxeakaz hartu-emonetan jarduteko be euskadunok gara madrildarrakaz batera buruan gagozanak.

- Egunkari elektronikoetara be nahiko sartzen gara, internauton %70a gitxi gora behera.

- Halan da be, merkataritza elektronikoak ez dauka gure artean arrakasta larregirik: EAEko biztanleriaren %5ak bakarrik egin dauz holako erosketak, baina halan eta guztiz be, Espainiako erdi mailan sartzen gara datu honegaz.