Service Pack 2 (SP2) eskuragarri daborduko
Hainbat izan dira topautako zuloak eta Microsoft-ek SP2 produktua garatzeko eta kaleratzeko premina handia euki dau. Kostata baina azkenean hor dago (ez gaitezan horrenbeste poztu ze ia seguru-seguru beste zuloren bat be topauko jako honeri be). Urte beteko lanaren ostean eta seguridadea Microsoftentzat ardatz nagusia dala erakusteko euren webgune ofizialean doban dekargetako moduan preparauta dago www.microsoft.com
Bestela, gura izan ezkero CD bat be enkargau geinke eta gero CD horretatik instalazinoa egin. Dana dala, ordenadore barriak, urritik aurrera erosten doguzan ordenadoreek instalauta eukiko dabe SP2 hau, Dell, HP eta IBM enpresakaz akordioak berbatu ostean.
Katalanez, euskeraz eta galegoz dagozan bersinoak eskuratzeko oraindino pare bat hile edo pasauko dira. Eta itxaron gura ez badozue eta gure orenadorearen seguridadeaz arduratuta bazagoze, erderazko bersinoa deskargau zeinkie.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Uda partean izango zala baina oraintsura arte itxaron egin behar izan dogu Microsoft enpresearen Service Pack 2 prest eukiteko. Eta zer demontre da SP2 hau? Windows XP sistema operatiboaren azken urteotako (gitxi gora behera) barrikuntzak batzen dauzan elementuari Service Pack deitzen jako. Oraingo hau, izenean ikusi geinken legez, bigarrena da eta ordenadorearen segurtasun mailea handitzeko atxikituko jakon elementu barritzat jo geinke edo behintzat Windows XP sistemearen segurtasuna indartzeko barrikuntzen bildumea dala esan leiteke.
Microsoft etxearen produktuek eta birusen mundu zoroak lotura estuak daukiez, buztartuta dagozala esan geinke. Microosft-en produktuak gehien erabiliak izanda, birus, troiano, pirata, hacker eta beste bedar txar batzuk euren indarrak informatika enpresa erraldoiaren kontra batu dabez. Eta ekin eta ekin, sarritan Microsoft-en produktuak hobetzeko be izan dira, hau da seguridade akatsak topau dabezalako eta ondorioz, Bill Gates-en enpresak gauzak zuzendu izan behar izan dauzalako.