Badakigu Google bilatzailea erabilten?
AND (Y). Behar-beharrezkoa baino ez idatzi. Google-k idazten deutsaguzan berba guztiak bilatuko deuskuz. Hau da, Bizkaia Bilbao idatzi ezkero, berba bi horreek agiri diran orrialde edo helbideak aurkeztuko deuskuz. And, y, eta ipini ezkero, askosaz orrialde gehiago atarako deuskuz.
OR (O). Berba bi horreen artean OR edo O idatzi ezkero (Bizkaia OR Bilbao), aurkituko deuskuzan orrialdeak berba bat edo bestea edo biak daukiezan webguneak izango dira.
(*). Informatika arloan nahikotxu erabilten dan ikur honek zera esaten deusku, berbarako Geo* idatzi ondoren, Geologia Geofisika Geometria eta antzerako berbak bilatzen saiatuko dala.
(“ ”). Idazten doguzan berbak komatxoen artean ipini ezkero, “Bilbao Bizkaia” berbaro, Google-k berba bi horreek eta orden horretan daukiezan helbideak emongo deskuz. Guztiz komenigarria idazkiren baten bila bagabiz.
(-). Topau gura doguzan helbideetatik berbaren bat kendu gura izan ezkero, hauxe da erabili behar dogun ikurra. Berbarako “Aldizkari elektronikoak” –Bizkaie idatzi ezkero, lehen berba bi eta orden horretan dagozan orrialdeak eukiko doguz eta horreetatik Bizkaie berbea daukien helbideak baztertuko jakuz.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Aurreko batean esaten genduan legez, oporraldien ostean beharrari ekiteko ordua heldu jaku. Bakotxa bere arloan eta danok Internet-en. Uda sasoian batzuk deskantsua emon deutsagu nabegetako jardunari baina beste batzuk, ostera, hor ibili gara jo ta ke. Estadistikek dakarrenez, Internet-eko nabegatzailerik erabiliena Microsoft Internet Explorer da eta bilatzaileen artean, Euskal Herrian behintzat, nagusiena Google da (ikusi dozue Atenasen jokatu diran Joko Olinpikoei buruz Google-k egunero ataraten izan dauan logoa? http://www.google.com/doodle8.html helbidean dagoz, ikusi gura dauanarentzat eta aurreko Joko Olinpikoetakoak be bai; Australiako Sydney urian jokatutakoen ganekoak http://www.google.com/doodle3.html helbidean topauko dozuez.
Erabiliena bai, baina badakigu ondo erabilten? Hau da, badakigu bilatzaile honek emoten deuskuzan aukerak komeni diran eran erabilten?
Google-k logika matematikoa dauka bere azpian eta horregaitik honako trukotxuak jakitea interesgarria izan daiteke: