Gure nabigatzailearen bahiketea
Arazo hau dala eta, Internauten Elkartetik bajatorku zeozelako konponbidea: “Antisecuestro v.1.0” doban deskargau geinken programea; tresna honek Internet Explorer nabegatzailea spyware programetatik eta dialerrak erantsita heltzen jakuzan korreo elektronikoetatik babestuko gaitu. Programa lagungarri horrek Internet Explorer nabegatzailearen hasierako parametroak mantenduko deuskuz eta gura izan ezkero, blokeau egin geinke beste momentu batean gure baimen barik aldatua izan ez daiten.
Honegaz batera, badagoz beste programa batzuk (dobanekoak) gure ordenagailua eskaneetako eta holako lotura eta spyware programak indarrik barik ixteko: “Ad-ware” (www.lava.softusa.com) eta “SpyBot-S&D” izenekoa (www.seguridadenlared.org/soluciones/antispyware/antispayware enlace2.htm). Programa horreekaz, ordenagailuan istalauta daukaguzan bahitzaile gehienak ikusi eta borretako aukerea eukiko dogu.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Bahitu: persona bat bere borondatearen kontra eukitea zeozeren truke askatu arte. Hau izan daiteke 'bahitu' berbearen azalpena, gitxi gora behera. Eta normalean bahituaren askatasuna lortzeko dirua pagetan da. Beste batzuetan, bahiketa hau legepean beteten da, hau da, berbarako epai batek zelako edo halako aldizkaria edo argitalpena bahitzen dauanean.
Sarearen mundu honetan 'bahiketa' horrek beste esangura bat be hartzen dau eta ganera, gero eta sarriagoa ikusten da (ez bakarrik ikusi, sufridu be egiten dogu batzuetan). Baten baino gehiagotan aitatu dogu gure idatzietan publizidadeak hartu dauzan bide barriak teknologiari esker: Sarean agertzen diran bannerrak edo iragarkiak edozein lekutan topau geinkez eta internautak molestetako baino ez dira danon ustez. Baina ez bakarrik bannerrak, publizidade enpresek edo interesauta dagozan enpresek eurek beste bide zuzenago batzuk be jorratu dabez aspaldion: internauten nabegazinoa derrigortu eta gura ala gura ez, internautearen bisitea indarrez lortu. Hau da, nahiz eta internauta batek webgune zehatz bat bisitau gura izan, nabegazinoa beste webgune batera desbideratzen deuskue, jakina, inoren baimen barik.
Nabegetan gabilzanean, han eta hemen beste lehio batzuk edegitea denpora guztian beste aukeretako bat da. Gure nabegatzailearen tresna edo barratxua aldatzea be, nahiko adierazgarria da eta susmo txarra hartu geinke.
Gure hasierako web orria be aldatu egiten deuskue sarritan: lehen momentuan aldaketea, gura barik edo, geuk egin dogula pentsauko dogu eta barriro gure gustokoa dan hasierako webgunea jarriko dogu. Halan da guztiz be, Internetera sartzen garan hurrengoan be gure hasierako orria beste bat dala ikusiko dogu. Holakorik pasaten bajatzue argi dago nabegatzailea “bahitua” izan dana. Hasierako webgunea blokeauta daukagu eta ezinezkoa egingo jaku guk gura doguna ipintea: programa bat instalatu jaku ordenagailuan (guk ezer jakin barik) eta honek gure nabegatzailea bahitu deusku.
Programa bahitzaile horreek gure nabegazinoan traba baino ez dabe egiten. Beste batzuetan, bai Google edo Yahoo! bilatzaileak be engainau egiten dabez: lortu gura dogun informazinoaren ordez beste orrialde batzuk erakutsiko deuskuez.
Bahitzaile batzuk saguaren funtzionamentuan be eragiten dabe erakusten deuskuen webgunea zarratu ez daigun edo IP helbidea bahitzen dabe, era horretara, edozein web bilatu ezkero, beti programa bahitzaileari komeni jakon web orria erakusteko.