Eusko Jaurlaritza & Internet binomioa saritu dabe
Jaurlaritzeak tasak pagetako martxan jarri gura dauan modu barriak be saria jaso dau Murtzian. Proiektu honen arabera, aldundiek eta udalek tasak modu elektronikoan kobretan hasiko dira laster. Orain arte, 90 udalek baino gehiagok kobretan dabez holan isunak, ur kontribuzinoak edota zirkulazinoaren ganeko zergak, eta antza aurrerapena nabarmena da. Hori bai, dirua jasoteko beti egongo dira aurrerapenak. Arazoa emon behar danean etorten da. Orduan, orain hamar urte egiten genduzan papelen tramitazino luzeak egin beharko doguz.
Bizkaie!
Kontratazino elektronikorako programa onena eta ordainketak Internetez egiteko egitasmo onena saritu dabez Murtziako lehiaketa baten. Eusko Jaurlaritzeak Administrazinoan teknologia barriak erabiltea saritu dabe bertan, batetik leihatila elektronikoen erabilerea eta bestetik hurrengo bi urteotan teknologia barrietan 15 miloeko inbersinoa egiteko amesa. Azken proiektu hau aurrera eroan ahal izateko behargin-talde handia preparetako asmoa agertu dau Jaurlaritzeak.
Internet ezinbesteko tresnea da gaur egun lanpostu gehienetan, eta Administrazinoaz berba egiten badogu, zer esanik ez. Burokrazia arintzen dauala esan geinke, edo behintzat, arindu beharko leuke, askotan ordenadorearen aurrean dagoanak horretan eragin zuzena euki leike eta. Administrazinoaz gan, ganera, hezkuntzan eta osasunean be aukera ugari emoten dauz sareak. Holan ba, askotan kontratazinoak eurak be Internet bidez egiten dira. Eta hori da, Murtziako lehiaketeak saritzen dauana, izan be, Eusko Jaurlaritzeak urtean guztira 2.000 miloeko kontratazinoak egiteko amesa dauka.