Britannica entziklopediarren 'arerioa'
Urte horretan (2001) beste proiektu bitxi bat jaio zan: Wikipedia. Baina zer da hau ?
Webgunean http://es.wikipedia.org/wiki ipinten dauan legez “munduko hizkuntza guztietan entziklopedia libreak idazteko proiektua da”.
Hau da, edozeinek idatzi leikez entziklopedia horretarako artikuluak edo idatzita dagoan artikulu bat hartu eta goitik-behera zuzendu edo berridatzi. Hortxe dago proiektu honen berezitasuna eta sekulako arrakastea lortu dau. MediaWiki izeneko software berezi batean oinarrituta, soft honeri esker edozeinek edozein orrialde aldatu leike eta aldaketak atoan ikusteko aukerea emoten deusku. Ideia honek lortu dauana begi bistan dago: hile honetan, oraindino lau urte bete ez dauan proiektu honek, miloi bat artikulu jaso dauz. Egunero 2.500 artikulu barri 'igoten' dira proiektu honetara munduko hainbat eta hainbat hizkuntzatan: 100 hizkutza baino gehiagotan idatzita dagoz, berbarako 340.000 artikulu ingelesez dagoz eta 30.000 gaztelaniaz. Beste hizkuntza batzuetan be egon badagoz, jakina, geurean be bai:
- Asturieraz, 1.045 artikulu.
- Galegoz, 1.642 artikulu.
- Katalanez, 8.621 artikulu.
- Euskeraz, 2.365 artikulu.
- Aragoieraz, 55 artikulu.
Dana dala, alde ilunak be badaukaz: bateren batek edozein astokeria idazten badau, ze enziklopedia edo ze arraio izango ete da? Trankil. Britannican idatzitako artikuluak “profesionalek” edo behintzat “adituek” idatzitakoak dira eta honek zera esan gura dau, “konfidantzazko” artikuluak dirala eta honen aurrean Wikipedia proiektuaren filosofia desbardina da: bateren batek akats bat Sarean ipini ezkero, beti egongo besteren bat zuzenduko dauana. IBM enpresak egindako esperimentu batean honako ondorioak atara ziran: artikulu trakets bat idatzi ondoren, bost minutu baino gitxiagotan zuzenduta gelditzen dala. Gauzak holan, ez dira ez enziklopediako editoreak artikuluen fidagarritasunaz arduratuko diranak, izan be, enziklopedia libre honetan, edukinen kalidadea Sarean dagozan internauta guztien ardurapean egongo da.
Eta jakina, jakintza librearen ideia honegaz jarraituz, proiektu honetan idazten doguzan artikulu, saiakera edo dana dalakoak, copyright barik egon beharko dabe, gure atzetik datozenek zeozer zuzendu gura badeuskue horretarako aukerea euki dagien.
Wikipedia eta Britannica entziklopediak konparetan hasi ezkero, ez dago ez alde larregirik bien artean, oraingoz behintzat Britannicak abantailatxua dauka baina biak be ia maila bardinean sartuta dagozala esan leiteke. Hori bai, Sare mailan Wikipediak hiru urtetan lortu dauana, Sareko honako webguneen artean erreferentzia izatea, ikustekoa eta mirestekoa izan da. Eta gainera, doban.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Betidanik entziklopedien artean serioena, seguruena, ospetsuena eta onenen artean onena Britannica Entziklopedia ei da. Berrehun urtetik gorako tartean lortutako ospea ez da ez doban eta neke barik lortutakoa izan: 2.500 kolaboratzaile baino gehiago, Nobel saria jaso daben hainbat partaide eta seriotasun eta profesionaltasun osoz idatzitako artikuluak betidanik erreferentzia moduan hartu izan dira mundu guztian.
1997an Britannica teknologiaren munduagaz bat egitea erabagi eben: edukin danak CD-ROMetan grabau eta Internet Sarea erabiliz informazino mordoa eskuragarri ipiniz. 1999an Britannica.com webgunea preparau eben, dobaneko zerbitzua eskainiz. 2001ean, barriz, zerbitzua diruaren truke jarri eben, dobanekoagaz diru piloa galdu eta gero. Aurrerantzean, beraz, urteko 59,95 $ edo hilero 9,95 $ pagau beharko dogu informazinoa lortu gura badogu.