Bost aholku opor sasoian ordenadorea seguru egoteko
Laburrean, honeek dira kontsejuok:
1.- Seguridade partxeak erabili. Gehien erabilten doguzan programa informatikoen seguridade arazoak zeintzuk diran jakinda, horreek konpontzeko partxeak imini daitekez. Internetetik be egin geinke hau.
2.- Antibirusa. Ezin dogu ahaztu, baina, eguneratzen joan behar dogula, birus barriak dagoz eta.
3.- ‘Firewall’ak instalau. Inok gure ordenadorean dagoan informazinoa ez ikusteko.
4.- ‘Anti Spam’ erremintak instalau. Gura ez doguzan mezu elektronikoak ez jasoteko balio dau, holan, ekipoa seguruago egongo da.
5.- Ondo erabili ordenadorea. Birusei aurre egiteko, segidu beharreko oinarrizko arauak behar dan moduan beteten badoguz, arrisku gitxiago eukiko dogu.
Bost arau honeez gan, aholku pare bat be hartu behar doguz gogoan: alde batetik, eskatu ez doguzan mezuakaz kontuz euki behar dogu; bestetik, spam mezuei ez deutsegu erantzun behar. Holan ba, oporretatik bueltan gatozenean, konfidantzazkoak ez diran mezu danak borrauko doguz, eta segiduan zaborrontzia hutsitu. Izan be, uda partean birus informatikoen sortzaileek denpora gehiago daukie gure ordenadorea kutsatzeko metodoak preparetako, eta derrigorrezkoa da gitxieneko neurriak hartzea.
Badakizue, beraz, segidu beharreko arau minimoak. Gogoan hartu irakurri dozuena oporretara joan aurretik, baita bueltan zatozienean be.
Saioa Torre Gereketa
Negu partean, askok eta askok, beharreko zortzi orduak ordenadorearen aurrean emoteaz gan, etxera heldu, barriro be jesarri, eta teklauagaz jo ta ke hasten dira, txateetan batzuk, olgetan beste batzuk, informazino bila baten bat, eta asko, udako oporretarako hotelen baten lekua hartzen.
Eguzkiak daborduko agerraldi batzuk egin ditu eta maletak kotxean sartuta, batera eta bestera dabil jentea uda sasoi honetan, helburu bakarragaz gehienak: egun batzutan baino ez bada be, neguko bizimodua eta erlojua albo batera itxi eta disfrutetea. Horretarako, beharreko kontuak etxean ixtea izaten da onena, eta kontu horreetan sartuta dago, zelan ez, ordenadorea.
Ahaztu monitorea, ahaztu tekladua eta sagua, eta danok hondartzara! Baina kontuan hartu beharreko asko dago hori egin aurretik, baita ostean be. Udako albistegi danetan esango deuskue oporretan goazenean etxea zelan zaindu behar dogun. Dana ondo zarratu, konfidantzazko nonori giltzak itxi astean behin edo persianak igon dagiazan, uraren giltza zarratu... Baina, zer egin behar dogu ordenadoreagaz? Antibirusen ikerketa zentru baten arabera, uda sasoian, birusen kopuruak % 20 egiten dau gora. Horregaitik, ‘Urrezko 5 arauak’ izenburupean, seguridade informatikoa bermatzeko kontsejuak emon ditu.