iMac G5, non dago ordenadorea?
Artikuluaren hasikeran ordenadorearen atalik oinarrizkoenak gogoratu doguz. Oraingoan, Apple harago doa, eta imajinau doguna hankaz gora bota ostean, 5 zentimetroko lodierea daukan 17 edo 20 hazbeteko pantailan aurkezten deusku ‘ordenadore’ guztia. Bai, hemetik aurrera ez dogu CPU astunik mahai azpian gorde behar izango.
Phil Schiller enpresako marketing presidenteordeak ordenadorearen aurkezpen egunean jenteak bere buruari egingo eutson galderea aurreratu eban: ‘non dago ordenadorea?’. Berak eukan erantzuna: ‘Ordenadorea pantailan bertan dago’. Ideia bat egin daigun, ordenadore eroangarri baten antzekoa da iMac G5 hau.
Daborduko batek baino gehiagok pentsauko zenduen hirugarren belaunaldiko ordenadore hau erosteko diru pilo itzela behar izango dala. Hiru ordenadore mueta plazaratu dabez eta 1.369 eurotik aurrera erosi geinke bakotxa. Hori bai, 4.000 eurokoa be topau ahal izango dogu merkaduan. Autortu beharra dago lehenengo prezioa, 1.300 euro bueltakoa, ez dala hain karua betiko ordenadoreakaz konparauta, batez be informatikan aurreratuta ibiltea gustetan jaken persona eta enpresentzat. Hori bai, arazoren bat euki ezkero, konponketea zenbat kobrauko deuskuen jakiteko itxaron egin beharko dogu.
Atxapunte
Pentsau egizue zeuon etxeko edo beharreko ordenadorean. Pantailea, sagua, tekladua, CPUa... Daborduko ia egunero erabilten dogu ditxosozko makinatxoa, argazkiak ikusteko, egunkaria irakurteko, lagunen barri eukiteko eta askok euren bikotea be topau dabe ordenadore bidez. Orain hamar bat urte pentsau ezina zan hori, eta oraindino gitxiago orain 35 urte, Internet sortu zanean.
Teknologiaren garapenak eten barik egiten dau aurrera, eta makina barriak zenbat eta txikiagoak, oraindino eta modernoagoak izaten dira. Txikitasunean dago, antza, erronkea, makina handiek enbarazu egiten dabe askotan eta. Horretan oinarrituta, Apple enpreseak iMac G5 ordenadorea aurkeztu barri dau, Parisen.