HIRU.COM etenik bako ikaskuntzea
Azken buruan, oraingoz proiektua baino ez bada be, webgune honegaz hizkuntzak ikasteko aukerea be eskaini gura da; dagoeneko lehiaketa publikoa be egin da eta Auralog enpresa frantziarrak irabazi dau. Enpresa hau hizkuntzak teknologia barriaren bitartez ikasteko diseinuetan eta proiektuetan espezializauta dago eta berau izango da hiru.com proiektuan zeregin horretaz arduratuko dana.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Web gune hau Eusko Jaurlaritzak etenik bako ikaskuntzearen ganean atondutako ataria da ( www.hiru.com ). Oso erabilgarria da eta izena emotea dobanekoa; arlo askotako gaiak lantzen dira: artea, filosofia, fisikea, geografia, geologia eta biologia, hizkuntzea, literaturea, matematikea eta kimikea. Aitatutako gai horreetako bakotxean beste atal edo kapitulu batzuetan sartzeko modua be eskaintzen jako erabiltzaileari.
Hiru.com orrialdearen helburua ondokoa da: mundu guztiari bere bizitza osoan, gauza barriak ikasteko eta ezagutzeko bide barriak zabaltzea eta aukerak emotea. 'Etenik bako ikaskuntzea' titulupean, informazinoa jaso eta ezagutzea zabaltzeko aukerea eskaintzen deuskun webgunea da.
Teorian behintzat, orrialde hau 'e-learning' izeneko prozeduran sartuko geunke, etenik bako ikaskuntzea ezagutzan oinarritutako ekonomiaren eta informazino-gizartearen oinarri-oinarrizko elementu bihurtu dalako.
Kontuak kontu, orrialde horretan gure ezagutzak zabaltzeaz ganera, beste arlo batzuk jorratzeko modua be badago: gure seme-alabakaz denporea pasetako erabili geinkezan jolasak eta kantak, eurei eskolako lanetan laguntzeko eta laguntza hori zelan bideratu behar dogun be azaltzen jaku; horrezaz ganera, hiztegi batzuk (gaztelera-ingelesa eta alderantzizkoa) eta enziklopedia bat be erabili geinkez.