Sarean  III. urtea // 45. zenbakia

Google: EAEan gehien erabilten dan bilatzailea

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Eustat (www.eustat.es), Euskal Estadistika Erakundeak egindako azterlanaren arabera, Google bilatzailea da euskaldunen artean gehien erabilten dana: internauten % 60k erabilten ei dau. Ganerako bilatzaileen artean, Yahoo! bigarren postuan dago eta internauten % 17k erabilten dau; azkenik, Terra dago % 10eko portzentajeagaz.

Gurean ez eze, mundu guztian be gehien erabilten dan bilatzailea da Google. Horregaitik ez da bape ikaratzekoa beronen arrakastearen atzetik be beste orrialde batzuk egotea, haren etxurea eta diseinua imitau guran: Booble.com, Booble.de, elgooG.de edota elgooG.nl.

Aitatu doguzan horreen artean, lehenengoa Booble.com sexuagaz lotutako orrialdea da eta orrialdearen egiturea eta etxurea goitik behera kopiauta dagoz; beste biak be oso antzekoak dira bai koloreetan eta bai etxuran be.