Sarean  III. urtea // 43. zenbakia

Argazkiak eta teknologia barriak


Kamara digitalak eta tradizionalak

Kamara tradizionalen merkatua beherantza doala dudarik ez dago, baita hainbat enpresa eta lanpostu be. Egunotan entzun dogu Kodak argazki-pelikula eta makinetan enpresa handienetarikoa estu eta larri dabilela, mundu osoan pelikula eta kamara tadizionalen salmentak sekulako beherakadea izan dabelako. Kodak Etxearen irabaziak % 65,6 bajatu dira eta ondorioz jente asko kaleratuko ei dabe, 15.000 lagun edo.

Enpresa handiakaz batera, enpresa txikiek be zailtasunak eukiko dabez euren negozioei eusteko: ikerketa batzuen arabera, hemetik urte batzuetara argazki denda askok eta askok zarratu egin beharko dabez euren negozioak.

Gauza bat behintzat argi dago: argazki-makina digitalak gero eta merkeago dagoz eta argazki-pelikularik eta papelera pasetako beharrik ez eukiteak denda tradizionalen porrota ekarriko dau.

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Sony enpresa erraldoiak argazki-makinarik txikiena aurkeztu dau merkatuan, Cyber-shot DSC-U40. Argazki-makina hau digitala da eta aitagarria da azken urteotan kamara mueta honeek betiko kamarei (reflex eta konpaktoei) lekua ostu deutsiela, bai prezioen aldetik gero eta merkeagoak diralako, bai eskaintzen daben kalidadeagaitik be.

Nahiz eta hasikera baten gauza bitxi legez ikusi ziran, orain denda espezializatuetan kamara digitalak betiko kamarak baino gehiago saltzen dirala esango deuskue. Egia da itzelezko kalidadeko kamara “tradizionalak” be prezio merkean topau geinkezala edozein dendatan. Orain urte batzuk berrehun mila pezetan erositako kamara on bat gaur egun prezio erdian baino merkeago be ikusiko dogu baina halan da guztiz be, nekez salduko da, jenteak kamara digitalak gurago dauzalako.

Modea edo zeozer gehiago? Argazki-makina tradizionalen akabuko egunak ailegau dira?

Neurri aldetik askozaz txikiagoak eta merkeagoak dira, eta ataratako argazkiak makinatxuaren disko gogorrean gordeta eukita, guk geuk aukeratzen dogu gero zein deskargauko dogun ordenagailura. Gero makinearen diskoa garbitu eta beste batzuk atarateko prest eukiko dogu; hau guztia, argazki-pelikula barik. Makina digitalen arrakastea ordenagailuen erabilereak ekarri dauan e-postearen ugaltzeagaz eta posta honegaz eskaneautako irudiak igorteko aukereagaz lotuta dago. Argazki digitalak zuzenean ordenagailura deskargau ahal izango doguz eta posta elektronikoa erabilita gura dogun lekura bialdu. Makina digital honeek baino lehenago, papelezko argazkia korreoz bialdu ahal izateko eskaneau egin behar izaten genduan fitxeroa lortzeko. Orain, fitxero hau, irudi hau, zuzen-zuzenean makina digitalaren barruan daukagu.

Oraintsura arte izan daben akats bakarra honakoa da: egindako argazkia papelera pasetako lehenengo ordenagailu batera pasau behar izaten zan eta gero bertotik paperera. Profesionalek aitatzen eben legez, papelean lortutako kalidadea ez zan argazki “klasikoakaz” lortzen zan modukoa. Baina dagoeneko arrazoi hori be jokoz kanpo geratu da: teknologiak aurrera egiten dauan neurrian, kamara digitalak gero eta hobeak dira eta orain argazkia papelera atarateko ez dogu zertan ordenagailu batetik pasau behar. Gure argazkiak papelean gura izan ezkero, argazki-dendara joan beharrik be ez dogu eukiko: gure kamarea inprimagailuan konektau eta argazkiak errez-errez atarako doguz. Enpresa askorentzat negozioaren zati garrantzitsua izango da hauxe.

Lehen, argazki digitalak batez be ordenagailuan gordeta eukiteko edo e-postaz bialtzeko erabilten ziran; orain arte argazki digitalak papelera pasetea gatxa izan bada be, inprimagailu barriakaz kamara digitala zuzen-zuzenean konektau eta, esandako moduan errez lortuko doguz. Inprimagailu, tinta eta papelaren inguruan negozio handia dago eta merkatuan produktu barriak sortuko dira.

Sony-k atara dauan kamara digital barriak, DSC-U40 modeloak, bideoa grabetako aukerea be emoten deusku (soinu barik). Bideo hori kamarearen memorian gordeko dogu, gero gura izan ezkero, ordenagailura pasetako. Bateren baten komentau dogu zelan disko gogorrak gero eta txikiagoak diran, baina neurria txikiagotu arren, kapazidadeari eutsi egin deutsie; argi dago kamara digitalen munduan barrikuntzak eta iraultzea hasi baino ez dirala egin.