Sarean  III. urtea // 43. zenbakia

Microsoft Etxea barregarri

Azkenean, akordioa lortu dabe Microsoftek eta Mike Rowe gazteak: beste webgune barri bat sortzeko gastuak pagauko deutsoz Microsoftek eta bideojokuetarako Xbox tramankulu bat be erregalau deutsie; horrezaz ganera, Redmon-en dagozan Microsoft Enpresearen bulego nagusietara joateko gonbidapena be luzatu deutsie.

Dana dala, Internet-en munduan Microsoft enpresaren kontura egin diran barreak gozatsuak izan dira.

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Oraingo kasua nahiko txirenea da. Mike Rowe hamazazpi urteko mutila kanadiar ikaslea da, Victoria, Britis Columbiakoa. Mutiko honek beste milaka ikaslek legez, bere webgunetxua preparau dau Interneten www.MikeRowe.com.

Kontua da ze, geroago gure mutilari webguneari “Soft” atzizkia ipintea otu jakola eta, gauzak holan, helbidea hauxe da: www.MikeRoweSoft.com

Guretzat, euskaldunontzat, ez dauka bestelako esangurarik baina ingelesez gure mutilaren weggunea ahoskatzen badogu “Maik-ro-sof” edo antzeko zeozer atarako geunke. Eta hor sartzen da saltsan Microsoft (ingelesez “Maikrosof”). Erraldoiaren abokatuak beharrean hasi eta ezer baino lehen mutilagaz hartu-emonetan jarri ziran; argi eta garbi esan eutsen webgunearen izena aldatzeko ahalik eta arinen. Mutilaren ezezkoaren aurrean, Microsoften mehatxua etorri zan, auzia epaitegira eroateko mehatxua hain zuzen be. Sekulako zaparradea eragin dau barriak eta ondorioz, Rowe gaztearen webguneak 250.000 bisitari baino gehiago euki dauz; ganera, internauten artean nahiko barregarri geratu da Microsoft Etxearen jokabidea.