Sarean  III. urtea // 47. zenbakia

Internauten umore ona (edo txarra)

Internauten umorearen beste aitamen bat: oraintsu sortu da http://www.puedoprometeryprometo.com web gunea. Horren helburua, hauteskunde-kanpainan politikoen aldetik entzungo doguzan agindu eta eskaintza guztien saku bat izatea da. Hor batuko dira sekulako promesa guztiak eta hauteskundeak pasau ta gero zelakoak diran ikusiko dogu. Baina leku serioa izateko asmoa be badauka, izan be, eztabaidarako foro zabala eta edegia eskaintzen jake internautei.

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Sarritan ahoa bero-bero eginda, esandakoak esanda, azkenean damutzeko jokerea eukiten dogu. Ez dakigu zenbateraino baina holako zeozer be pentsauko dau Alejandro Sanz abeslari ospetsuak: beronen esanetan, hiru miloi lagunek gehiago ez kantetako eskatuko baleuskioe, berak berbea bete eta ez leuke gehiago kantauko.

Ba esan eta egin. Internautek bromatan edo seriotasun osoz hartu berbea eta ez dabe denporea alperrik emon: www.petitiononline.com web gunea horretarako guztiz aproposa da. Orrialde horretan, jenteak bere eskaerak ipinten dauz eta ados dagoanak bere sinadurea ipinten dau. Era askotako eskaerak topauko doguz hor, danatarikoak: Alejandro Sanz-en kontrako hau (eta bere aldekoa be bai), politikoei bialtzekoak, teknologiagaz be lotuta dagozanak eta beste era askotakoak.

Gogoan euki Alejandro Sanz-en azken diskoak ez kopietako sistema berezi bat daukala eta hau ez dala internauten gustokoa izan. Hemen aitatzen dogun kasuan, Alejandro Sanz-en kontrako eskaera horrek dagoeneko 57.000 sinadura baino gehiago batu dauz. Alde edo kontra bazagoze be, sartu zaiteze eta sinatu eizue jagokon helbidean.