Sarean  III. urtea // 44. zenbakia - 2004ko zezeilak 16

Janet Jacksonen titia, internauten gustokoena


Asko izan dira hortik aurrera erreakzinoak. Berbarako, MTV musika-produktoreak parkamena eskatu behar izan deutso Super Bowl-aren erretransmisinoaz arduratzen zan CBS kateari. Baina egoerea ez da horretan bakarrik geratu. Interneteko bisitariek, irudia barriro ikusteko gogoagaz edo, gehien ikusi daben bideoa izan da. Lycos-en arabera, txapelketan bertan agertzen diran iragarkiak eurak baino gustorago ikusi izan da Janet Jackson-en titia. Gehiago esatearren: partiduan bertan biluzik futbol zelaia galapan pasau eban gizonak baino atentzino gehiago erakarri deutse internautei Michael Jacksonen arrebeak bularrean eroian izar formako brotxe argitsuak.

Grammy eta Oscar sariak ganean doguzala, barriro holakorik ez pasetako arduradunek aurre-zentsurau egin dabez ikuskizunak. Holan, ekitaldiek zuzenekoaren itxurea euki arren, segundu batzutako atzerapena eukiko dabe, irudi ‘berezirik’ balego ebagiteko astia eukiteko.

Hemetik aurrera hartutako erabagiak erabagi, Janet Jacksonen titia milaka internauten begietan islatuta egongo da, betirako.

Saioa Torre Gereketa

Super Bowl futbol amerikarreko txapelketearen atsedenaldian Janet Jackson abeslariak egin eban erakusaldia Interneten bisita gehien euki dauan irudia izan da. Britney Spears eta Madonnaren arteko musuak eta Dorre Bikien kontrako atentaduek baino kuriosidade gehiago biztu dau sareko erabiltzaileen artean.

Justin Timberlake eta Janet Jackson abeslariek partidua ikustera hurreratu ziran amerikarrei (eta euren etxeetan egozanei be) belarriak doinu atseginez alaitzen egoazala begiak be alaitzea erabagi eben. Gauzak holan, kantearen akabuan mutikoak Jackson ikusgarriari eskua titi bueltatik pasau eta larruzko jantziari tirakadatxua emon ostean, eskoiko bularra agirian itxi eutson. Ia 100 milioi ikusentzulek euren telebistan bular bat agirian ikusi ahal izan eben, irudiak segundu batzuk baino iraun ez ebazan arren.