Sarean  III. urtea // 43. zenbakia

'Ingenieritza Eskola-Deustuko Unibersidadea' estropadea Sarean

Hona hemen arauak:

- Gitxienez sei orrialdetako web-a izan behar da.
- “Index.htm” izentautako homepage-a eukitea.
- Egindako lana ZIP muetako fitxategi bakar batean bialdu behar da, concurso@laregata.org helbidera.
- Aurkeztutako webguneak Internet 5.0 eta Netscape 4.0-ekaz erabilgarria izan behar dau.
- Zeozer berezia erabili ezkero, Java, Flash, Real media edo Quick-time berbarako, dokumentazinoa be bialdu behar da.
- Lanak aurkezteko epea zezeilaren 29an amaituko da.
- Interesauta dagozanek www.laregata.org webguneko irudiak erabili ahal izango dabez.

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Klasikotzat hartu geinke Ingenieritza Eskola eta Deustuko Unibersidadeen artean udabarrian Ibaizabal errekan egiten dan estropadea. Aurtengoa 23. aldia izango da, apirilaren 4an hain zuzen be.

“Club Pride”-k, ekitaldiaren antolatzaileak, beste lehiaketa bat be preparau dau: estropada honen ganean webgunerik onena diseinetan dauanak 1.000 euroko saria jasoko dau.