Sarean  III. urtea // 45. zenbakia

Urtea birusen erasoaldi gogorragaz hasi dogu

Birusen kontrako burruka horretan, SCO Group Enpresak eta Microsoft-ek sari ederra eskaini dabe birus horreen sortzailek nortzuk diran salatzen dauanarentzako, 250.000 dolarreko diru-saria hain zuzen be, pelikuletako cowboy-en herrialdeetan legez.

Gaiaren harian, Microsoft Enpresak pasa dan zemendian bost miloi dolarreko fondoa jarri eban birus sortzaileak atrapetako asmoagaz; aitagarria fondo horretako dirua lehenago be erabili izan dabela 'MSBlast' eta 'Sobin.F' izeneko birus sortzaileen atzetik joateko. Dana dala, orain arte birus sortzaile gitxi atrapau dabez.

Gotzon Plaza,
Informatikoa

MyDoom.A eta MyDoom.B (aurrekoaren bigarren bersinoa) izeneko birusak ikaragarri zabaldu dira mundu guztian eta inoiz zabaldu dan abiadarik handiena hartu dabe. Birus horrek gure ordenagailuetan hiru arlotan dauka eragina:

1. Oso arin zabaltzen da. Gure ordenagailuko korreo elektronikoan daukaguzan helbide guztietara bialtzen da era automatikoan eta sarritan korreo zerbitzaileen kolapsoa be eragiten dau.

2. TCP 3127 portua zabaltzen da eta teorian, kanpoko hacker batek gure ekipora sartzeko bidea errez topauko dau; gauzak holan, gure informazinoa eta datuak desagertzeko arriskua handia izango da. Kaltea sekulakoa izan daiteke edozeinentzat baina enpresen kasuan, diru asko galtzeko arriskua egongo da.

3. Wegune batzuetara kutsatutako ordenagailu guztietatik konektetako ahaleginak egiten dauz eta azkenean webgune hori blokeauta geratuko da. Erasoak gehien jasoten dabezan enpresak bi dira: Microsoft-en www.microsoft.com eta SCO Group enpresaren www.sco.com hain zuzen be.

Aitatutako enpresa bi horreek egia esan ez dira gogokoenak internauten artean: Microsoft Etxearen harropuskeria ez dabe askok onartzen eta SCO Enpresaren kontra be gogor egiten dabe, batez be, enpresa horren esanetan, UNIX programearen ganeko eskubideak eurenak dira, eta horren ondorioz, LINUX-en eskubideak be eurenak izango litzatekez (Linux Unix-en oinarritzen dalako). Ganera, Linux-en aldekoek birus barri horreen sortzaileak dirala esateak edo susmopean egoteak internauten hasarrea berpiztu dau.