Sarean  III. urtea // 42. zenbakia - 2004ko urtarrilak 15

Euskal baserria Interneten

http://www.granjafamiliar.com


Diseinu aldetik web erakargarria da, guztiz argia eta modernoa. Ingelesez, euskeraz eta gazteleraz topau daiteke informazinoa. Ganera, euren baserriaren eta euren jardunbidearen ganeko kontuekaz batera, Elorrio inguruetako informazino apur bat be badakar: argazkiak eta inguruetako baserrien ganeko barriak, produktu bereziak, gaztaia, arrautzak, oiloak...

Gotzon Plaza

Euskal baserria eta bertako bizimodua Interneten daukagu ikusgai. Elorrioko baserri batean webcam batzuk ipini eta Interneten dago baserriko oilo, txarri eta behien paseoak ikusteko aukerea.

Aitor Solozabalek 1984. urtean pinudi batzuk erosi, pinuak bota eta larreak preparau ebazan bere behientzako. Baserri horretan, gaur egun, blonde arrazako 50 bat behi, ehun bat txarri eta lumagorri arrazako oiloak dira nagusi. Asmoa abere horreek Internet bidez saltzea da eta erosleek beste inon topauko ez dabena daukie eskura webcam kamara txiki baina seguru horreei esker, hau da, erosi gura daben aberearen bizimodua hur-hurretik ezagutzeko modua (zer jaten daben, loditze prozesua, zelako osasun eta garbitasun neurriak erabilten diran...).

Esandako moduan, Aitor, bere andrea Arantza Apraiz, euren semeak, Anton eta Peio eta, jakina, familiaren abere guztiak Interneten ikusgai dagoz. Baserriko bizitza, lanak eta bertako produktuak mundu guztiari erakusteko moduan www.granjafamiliar.com direkzinoan topauko dozuez.

Aitorren baserrian bost kamara jarri ostean bertako animaliak ikusgai daukazuez gau eta egun, eguneko 24 orduetan beraz. Esperientzia oso interesgarria otu jake askori ze 30.000 bisitatik gora euki dabez pasa dan garagarriletik hona; bitxikeria legez baino ez bada be, bisitak mundu osoko internautenak izan dira, besteak beste, Argentina, Kanada eta Alemaniako bisitariak interesau dira eta NASAtik be sartu ei dira Elorrioko baserri horren ganeko kontuak jakin guran. Publizidadea be badauka web orri horrek eta, hau guztia, hasi baino ez dala egin emoten dau.