Sekretuak ondo gordeta ez badagoz akabo
Microsoft enpresea bigarren atal honegaz lehenengoagaz baino arduratuago dago. Dana dala, nahiz eta argitaratutako kodeketea nahiko ugaria izan, Windows sistemearen kode osoagaz konparauta oso atal txikia da: Internet-en jarri danak 203 Mb-eko neurria dauka eta Windows sistema operatiboaren kode osoak 40 Gb edo daukazala susmatzen da (1 Gb = 1000 Mb ).
Beste aditu batzuei lehenengo puntuak eragiten deutse burukominik handiena: seguridadearen arazoak hain zuzen be. Kontuan hartu, Internet beraren oinarrienetan ordenagailu serbidoreak dagoz eta ordenagailuok (gehienak) Windows 2000 edo Windows NT sistema operatiboakaz lan egiten dabe eta kodeketa ikusi, arakatu eta aztertu ondoren, sistemearen akatsak topau leitekez “segurtasunaren zuloak” sistemearen egileak igarri baino lehen eta konponbidea emon baino lehen, horrek ekarri leikezan ondorio eta sorpresa txarrakaz.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Mundu honetan egon badagoz enpresa munduan ondo eta sakon gordetako sekretuak; jakina, enpresa askorentzat euren produktuak egiteko modua sano garrantzitsua da eta sarritan giltzapean eukiten dabez azken formulak. Horren adibide argienen artean, “Koka-Kolea” egiteko formulea da: mundu osoan oso persona gitxik dauka formula horren barri, edo behintzat holan dakar zabal dabilen mitoak.
Beste alde batetik, orain urte batzuk sekulakoa sortu zan López de Arriortua jaunaren inguruan; Volkswagen eta General Motor enpresa erraldoiek ondo baino hobeto gordetan dabez euren prozesuak martxan ipinteko planak. Gaur egun espioitza industriala gauza serioa da eta enpresa munduan gai hau guztiz estrategikoa da.
Teknologia mundura pasetan bagara, gauza bera topauko dogu; ganera, azken asteotan Internet-en egon dan ondorengo gai honek zaparrada handia eragin dau: Microsoft enpresa multinazionalaren “Windows 2000” eta “Windows NT” sistemen oinarrizko kodeak Internet-en argitaratu dira, edo hobeto esanda, kode guztia ez baina bai atal batzuk.
Kode horreek Microsoft enpresearen sekreturik sekretuenak izan dira (eta dira), kode horreetan euren produktu guztiak oinarritzen diralako. Microsoft enpresarentzako benetan arazo larria eta legearen kontrakoa be bai. Kode hori Microsoft enpresarena da eta kodeketearen gainean beronek daukaz eskubide guztiak. Dana dala, pasa dan urtean izandako epaiketen ondorioz, Microsoft enpresea estadu gobernu batzuekaz hartu-emonetan jarri eta Windows sistemearen kodeketea emon eutsien (hau guztia, akordioak sinatu eta gero eta beste inori kodeak ez zabaltzeko konpromisoagaz).
Kodeketa horreek Internet-en argitaratzea arduratzeko modukoa da: alde batetik, eta teorian behintzat, kode horreek jakinda bai hacker eta bai crakrerrek be bide errezagoa eukiko dabelako, inoren ordenagailuetara konektetako eta bertako informazinoa ohostu edota zapuzteko be. Ganera, argitaratutako kodeketea birus sortzaileentzat be mesedegarria izan leiteke birus barriak atarateko. Bestetik, Windows-en kodeketa ikusirik beste programatzaile edo enpresentzako be “inspirazino” iturri legez hartzea edo beste modu baten esatearren, Windows sistemearen kodeketa kopiau eta konpetentziako enpresek indar barria hartuko leukie teknologiaren pastela banatzeko orduan.