Sarean  III. urtea // 46. zenbakia

Etorkizuneko aisialdia: ordainketa bidezko telebista eta Internet

Bizkaie!

'PricewaterhouseCoopers' erakundeak egin dauan ikerketa baten emoitzen arabera, 2003 eta 2007. urteetan denpora libreko zereginen artean garrantzitsuenak ordainketa bidezko telebistaren konsumoa eta Internet dagoz. Lehenengo aktibidadeak % 14,7 egingo dau gora; bigarrenak, barriz, %11,5. Espainiako Estaduan 2007. urtean telebistearen industriak 3.700 milioi eurotako diru-sarrerak eukiko dauz, izan be, kable bidezko telebistak satelite bidezkoak baino nabarmenago egingo dau gora. Egunotan satelitearen industria puntu gorenean dago eta kable bidezkoa da garatzen dagoana. Horregaitik, hiru urte barru azken hau puntu gorenean egongo da eta adituen arabera sateliteak beherantza joko dau.

Txostenean Interneteko banda zabalak arrakasta handia eukiko dauala aurreratzen da, baita diru-sarreren % 100 publizidadetik etorriko dala. Baina badagoz geldi geratuko diran beste hainbat sektore be, berbarako disketxeak. Izan be, pirateriak min handia egin deutse disko salmentei. Halan da be, 2005. urtetik aurrera sendotzen joango dira.