Sarean  I. urtea // 8. zenbakia - 2002ko abuztuaren 15a - Hamaboskaria

Kantu kantari Sarearen partituran


Gehiago ez luzatzeko hona hemen beste pare bat helbide:

http://www.geocities.com/CapeCanaveral/8482/museusk.htm
http://free.freespeech.org/ehj/html/abestiak.html

Hemen aitatutakoak (eta betiko moduan) bidea zabaltzeko edo urratzeko baino ez dira, baina onena norbera Internet Sarean sartzea izango da eta, kasurik gehienetan, denpora asko egitea batera eta bestera bueltaka; batzuetan kontu interesgarriak eta beste batzuetan ez hain ederrak topauko doguz, baina inor ez daitela horregaitik kikildu; eutsi goiari, ze, badakizue … txapela buruan eta ibili munduan.

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Euskal Herriak eta euskal herritarrek antxina-antxinatik izan dabe herri kantariaren ospea. Abestiak eta kantuak izan dira gure ezaugarrietako bat. Kantuak edozein momentutan, bai beharrean, bai txikiteoan gabillzanean zein bestelako egoera batzuetan sortzen dira. Ume kantak, jolas kantuak, maitasunezkoak, beharrean jardutekoak edo parranda orduetan abestutekoak, hona hemen gure nortasunaren seinalea.

Zoritxarrez, gure kantu altxor hau galdtzen doa, eta gazteok ahaztu egin doguz abestiok; beharbada, oraindino musikeak zeozer esango deusku, baina sarritan kanten letrak galdu egin doguz, edo behintzat ez doguz behar dan moduan ezagutzen. Horretarako, Internetera jotea ona izan daiteke.

Ondoko lerroetan kantutegi tradizionalak baino ez doguz aitatuko, ze, jakina danez, gaur egungo abeslari eta talde askok badaukiez euren orrialde ofizialak, eta horreetan topauko doguz bai taldeon historia, diskografia, letrak eta bestelako jakingarriak. Benito Lertxundi, Maixa eta Itziar, Oskorri edota EH Sukarra lako talde edo abeslarien orrialdeak hortxe dagoz mundu erraldoi horretan, gu noiz sartuko zain.

Kantutegi horreetan buru-belarri sartuta, gauzak apur bat nahastauta dagoz; izan be, kantutegi tradizionaletan abesti barriak be badagoz, eta hori ez da gauza txarra, baina gauzea da abesti 'barri' batzuek honezkero kutsu edo ukutu tradizionala be hartu dabela: berbarako, nork ez ditu ezagutzen Benito Lertxundi edo Oskorri taldearen abestiak, koadrilan abestuten doguzanak, sarritan norenak diran be jakin barik? Ba, holako kantak sarritan Interneten euskal kantutegi tradizionalaren barruan be topauko doguz. Hona hemen helbide interesgarri batzuk:

http://www.eibar.org/materixala/kantu1.html

Benetan web orrialde interesgarria, ez holako barrikuntza teknikoak eta modernoak erabilten dituelako, bertan topauko dogun maminagaitik baino. Arlo teknikoari jagokonez, orrialde honek ez dauka ezer, kantutegi zerrenda bat eta kantuon letrak baino, baina benetan gauza politak topauko doguz bertan: XVII. gizaldiko kantuak, Karlistaden sasoikoak, Espainiako Gerra Zibilekoak, erreibindikazino-abestiak, jolas kantak eta gabon kantak be bai. Beharbada, komenigarria izango litzateke kantuon letrakaz batera musikea edo partiturea be adierazotea, baina, oro har, gustura hartuko dozuen orrialdea da.

http://www.urretxu.net/ediciones/partituras.html

Orrialde honetan Iparragirreren hamalau abesti dagoz, partitura eta guzti. Horreetariko bi ('Gernikako Arbola' eta 'Urretxuko Semeeri') entzuteko aukerea be izango dogu baina horretarako nahitaezkoa izango da gure ordenagailuan, PC Real Player instaletea.

http://www.txiki.net

Ume kanten bilduma txikia da, eta bertan musikea entzun baino ez dogu egingo; kasu honetan, kanten letrak falta dira.

http://es.geocities/emitologia/kantuak

Fitxategi bat topauko dogu gune horretan, eta gure ordenagailura bajatu ondoren, bertan hainbat abestiren letrak iznago doguz eskura, gura izan ezkero papelean atarateko. Hirurehun kantutik gora dagoz; benetan zerrenda luzea eta danetarikoa, bai abesti tradizionalak (Boga boga), bai barriak (Athleticen ereserkia) eta parrandarako aproposak be ugari.

http://www.habe.org/ikaslearengunea/kantutegia/index.hab

Orrialdean bai letrak, bai partiturak eta baita abestiak entzuteko aukerea be badago: euskereari buruzkoak, Gabon kantak, ezkontzako kantuak, maitasunezkoak, sentimentuzkoak eta kontakizunen ganekoak. Kanta asko-askorik be ez dago, baina ondo eginiko orrialdea da.

http://jmacosta.freeservers.com/kantak.htm

Hemen euskerazko abestien letrak doguz, bai tradizionalak eta bai barriak be: Agate Deunaren kantuak eta bai Oskorri, Gozategi, Hertzainak, Maixa eta Itziar, Ruper Ordorika eta hainbat kantariren abestiak. Kasu honetan be letrak baino ez dira agiri, eta ez dago ez partiturarik ezta musikea entzuteko aukerarik.

http://www.geocities.com/Athens/9299

Orrialde honetan, abestien letrak ez eze, olerkiei eskainitako txokoa be ikusiko dogu, eta bai bertsolaritzeari eta ipuingintzeari eskainitakoak be.