Sarean  I. urtea // 7. zenbakia - 2002ko abuztuaren 1a - Hamaboskaria

Bizikletak udarako dira


Bizkai aldera etorrita, Bizkaiko Txirrindularitza Federazinoaren web helbidea aitatuko dogu: http://www.febici.com; nahikoa orrialde sinplea izan arren, hortxe ikusiko doguz, berbarako, Bizkaian zehar egiten diran proba guztien zerrendea, mundu honen inguruan dagozan barriak eta Bizkaiko taldeen helbideak. Akats nagusien artean, azpimarratu gura neuke erdera hutsean dagoala, ez da agertzen euskerearen arrastorik inondik inora.

Egia esateko, orduak eta orduak emon geinkez txirrindularitza munduari jagokozan helbideak bilatzen eta aztertzen. Onena, norbera Internet mundu birtualean sartzea izango da, eta, apurka-apurka, ezelako prisa barik, hara eta hona ibiltea. Gogaitzen bazarie, garajean aparkauta, hautsez beteta dozuen bizikletea hartu, garbitu, erropa egokiak jantzi eta kanpora; hori bai, ahal dala, errepideak eta kotxeak ahaztu eta mendiko bide ederren bat aukeratzen badozue, ez zarie damutuko. Lantzean behin izerdi apur bat botatea ona izaten da; holan dinoe behinik behin.

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Udako sasoi honetan, kasurik gehienetan enpresetako beharginak eta beharrak nasaitu egiten dira, indarrak berreskuratu eta denporaldi barriari irailean barriro be indartsu ekiteko. Kirol zaleakaz be antzera pasetan da, zehatzago esateko, kirola ikustea gustetan jaken lagunakaz; izan be, gogokoen dituen kirolak geldi egoten dira: futbolean, saski-baloian eta bestelako kirol batzuetan liga txapelketak amaitu dira; dana dago geldi. Gauza ezaguna da futbolean ez eze, kirol askotan udea izaten dala etenaldia egiteko sasoia. Edozelan be, garagarrilean eta abuztuan badago kirolagaz disfrutetako aukerarik, batez be, txirindularitzeagaz. Eguzkiaren izpi txikienak agertzen diranerako (aurten ez larregirik baina) errepide guztiak txirrindulariez beteten dira.

Kirol eder hau praktikau ezkero, bihotza, birikiak eta hankak beharrean jarriko doguz, baina horrezaz ganera, ez ahaztu munduko probarik garrantzitsuena, Frantziako Tourra garagarrilean izaten dana. Urtero-urtero, uda sasoian txirrindularitzearen saio nagusi hau da hil honetako albisterik eta gogokoena, zaletuen artean behinik behin. Etapak zuzenean jarraitzeko asmoagaz be asko eta asko joaten dira Pirineoetara eta Alpeetara, baina, bestela, hor doguz bai telebistak, irratiak, aldizkariak eta egunkariak jarraipen zehatza egiten. Giro honetan, arraroa izango litzateke teknologia barriak mundu honetan zerikusirik edo zeresanik ez izatea.

Hor dago http://www.letour.fr web orrialdea, Tourraren web orrialde ofiziala, 1995tik aurrera Interneteratzen dan orrialde ofiziala. Orrialde polita eta interesgarria txirrindularitza mundua maite dabenentzat. Hor agiri dira etapa guztiak, etapotako profila eta ibilbide zehatzak, pasautako etapen kronikak, txirrindulariei egindako alkarrizketak, aurreko edizinoetako eta aurtengo sailkapenak eta bestelako jakingarri batzuk. Ganera, eskertzekoa da zenbait komunikabidek zuzen-zuzenean eguneroko etapea zelan doan jakiteko eskaintzen daben aukerea. Gure begien aurrean, ordenagailuaren pantailan agertuko jaku zelan doan eguneko etapea, labur adierazoz txirrindularien erasoak, igesaldiak, tropelagazko aldeak, zenbat multzotan banatuta dagoan tropel nagusia.... Bitxikeria legez, historian zehar 1903tik aurrerako parte-hartzaile guztien zerrendea be agiri da, eta bilatzaile bat erabiliz urtea aukeratu edo txirrindularia nongoa dan markauta, datu guztiak agertuko jakuz; urte asko eta askotako irabazleak nortzuk izan ziran, edo mendiko zein bestelako sailkapenetako irabazleak nortzuk izan ziran jakin gura izan ezkero, informazinoa erraz eta arin eskuratu daiteke.

Orrialde horretatik abiatuta, Tourrean parte hartzen daben ia talde guztiek web orrialde ofiziala dabela ikusiko dogu. Internet txirrindularitzara heldu da duda barik, eta talde guztiak (edo ia guztiak) buru-belarri sartu dira informazinoaren autopista honetan. Euskaltel-Euskadi taldearen orrialdea honakoa dozue: http://www.fundacioneuskadi.com.

Orrialde interesgarria zaletuentzat, taldearen historia ezagutzeko aukerea, denporaldiko lasterketa guztiak eta lortutako emoitzak; ganera, taldeak argitaratzen dauen aldizkaria irakurteko aukerea be badago, eta kontuan hartzeko beste gauza bat: txirrindularien urtekari bategaz lotzeko aukerea. Hortxe ikusi geinkez (http://www.urtekaria.com) euskal txirrindulari guztien fitxak, eta baita txirrindulari izanikoenak be (benetan interesgarria, historian zehar, punta-puntan ibili diran kirolarien ibileren barri jakin gura badogu behinik behin).

Denporaldiko lasterketa nagusien artean, Espainiako Itzulia dogu eta, jakina, web orrialde ofiziala dauka: http://www.lavuelta.com; hori bai, nahikoa orrialde eskasa nire uste apalean, ia ez dakar ezer interesgarririk eta. Etapen laburpen oso sinplea, hiru-lau lerro besterik ez etapa bakotxeko eta apenas ezer gehiago. Ez argazkirik, ezta azken urteotako Itzulien ganeko informazinorik. Oso gitxi falta da aurtengo edizinorako, baina gatx ikusten dot irailerako prest egotea; oraingoz behintzat, ez dau merezidu.

Txirrindularitzako munduan, beste proba nagusi bat Italiako Giroa izaten da; http://www.gazaetta.it/speciali/giro2002 da orrialde ofiziala eta hau benetan ikusgarria da, nire eretxiz Frantziako Tourraren ganeko orriaren parekoa bai behintzat. Azken Giroetako gorabehera guztien ganeko datuak, 1998ko urtetik hasi eta aurtengora bitarteko guztiak. Ganera, orrialde honetatik abiatzen bagara, beste txirrindularitza probak be ikusiko goguz, 'Tirreno-Adriatiko', 'Piamonteko Giroa' edota 'Lonbardiako Giroa', Italian egiten diran beste lasterketa batzuekaz batera. Era horretako informazinorik ez dago Frantziako Tourraren orrialdean. Han Tourra da protagonista bakarra, eta ez dago beste proba batzuetara loturarik.

Orrialde interesgarriakaz jarraituz, NTB edo UCI (Nazinoarteko Txirrindularitza Batasuna) erakundeak daukan orrialdea http://www.uci.ch helbidean dozue, baina nahikoa orrialde korapilotsua da, ez da erraza gauzak topetea. Kontuan hartu orrialde hau ingelesez eta frantsesez baino ez dozuela topauko.