Sarean  IV. urtea // 93. zenbakia

Gero eta edukin gehiago eskuko telefonoetarako


Talde horren % 37ak hilero 2 euro edo gitxiago gastau ebazan edukin honeek eskuratzen, % 11k 5 euro bueltan, % 3k 10 euro inguru eta % 1ak hilero 10 euro baino gehiago gastau ebazan hain irudi, soinu, joku... bereziak eskuratzen.

Ikerketearen arabera, datu horreek guztiek gora egingo dabe, eta gaur egungo egoerea ikusita, inok ez dau hori ukatuko.

Bizkaie!

Buongiorno MyAlert zerbitzu konpainiak egindako ikerketa baten arabera, igaz, 15 eta 35 urteko gazteen artean, bostetik hiruk eskuko telefonorako edukin edo zerbitzuren bat deskargau eben.

Ikerketa hori egiteko Europako bost herrialde hartu dabez kontuan, eta horren arabera, 15 eta 35 urtekoen % 67k soinuak, irudiak, edo pantaila-babesleak erabili ebezan euren eskuko telefonoak besteakandik desbardintzeko eta personalago egiteko. Holan, mezuren edo deiren bat jasokeran entzuten dan soinua edo ikusten dan irudia bereizgarria izatea lortzen da. Moda honen helburu bakarra gure eskuko telefonoa besteakandik desbardina izatea da, desbardina eta orijinala.