EHUko eraikinetan WiFi konexinoak egongo dira
EHUko guztiek (60.000 persona baino gehiago, ikasle, irakasle eta administrazinoko beharginak tartean) kode personal bat eukiko dabe WiFi loturak egin ahal izateko. Kode horrek Internetera sartzeko eta EHUko barruko sarean dagozan informazinoak ikusteko aukerea emongo dau. Zerbitzua unibersidadean bertan dagozanentzat edota beste edozein arrazoi dala eta bertan egon behar dabenentzat egongo da eskuragai. Hori bai: azken honeentzat Internetera sartzeko baino ez dau balioko (eta ez da gitxi) eta horretarako bonoak erosi beharko dabez.
Proiektu hau egiten danean, EHUk eukiko dau Euskal Autonomia Erkidego mailan kable barik barruko sarera loturak egiteko sistemarik handiena. Proiektuaren kostua 250.000 eurokoa izango da eta horreetatik % 62 SPRI-k pagauko ditu.
Gotzon Plaza,
informatikoa
SPRI erakundearen laguntzinoagaz (“Konekta Zaitez WIFI” programearen barruan), ordenadore eroangarri edo PDA bat daukan edonor konektau ahal izango da EHUko eraikinetan kable bako teknologia hau erabilita, eta esaten dabenaren arabera, zerbitzu hori dobanekoa izango da. Gaur egun, ekipo barri bat erosten badogu, tramankuluaren barruan istalauta eukiko dogu WiFi loturak egiteko balio dauan tarjetea, eta ekipo zahartxuagoa badaukagu, barriz, edozein dendatan eta nahiko merke erosteko aukerea daukagu.
EHUk teknologia honen alde egin dau eta, holan, banda zabal eta kable bako konexinook egiteko baliabideak jarten ditu: asmoa EHUk daukazan 55 eraikinetan 175 esparru definidutea da. Honeek guztiak urte honetako apirilerako egongo ei dira prest (hauxe da, behintzat, zehaztutako epea). Horretarako, unibersidadeko fakultade, eskola, liburutegi, kafetegi, areto eta leku guztietan WiFi konexinoak egiteko behar diran puntuak iminiko dabez.