Sarean  III. urtea // 90. zenbakia

Interneten arrakastea EAEn


Lurraldeka, Araban erabilten dabe gehien Internet, % 53,2k hain zuzen be. Ganera, ordenadore gehien bertan dago, hamar biztanletik zazpik dauka eta. Ostean Gipuzkoa dago eta gero Bizkaia. Ordenadore eroangarriei jagokenez, Madrilen atzetik ordenadore eroangarri gehien dagozan lekua Gipuzkoa da.

Datu honeek ikusita, argi dago ez gagozala, ez, atzean.

Atxapunte

Hamar personatik ia bostek erabilten dau Internet Euskal Autonomia Erkidegoan. Espainiako datuakaz alderatuta, erabiltzaile gehien daukazan lurraldea da ganera. Madril eta Nafarroa dagoz bigarren eta hirugarren postuetan. Batean biztanleen % 40,9k erabilten dau Internet, eta bestean, barriz, % 38k. Datuak ez dira, ez, harritzekoak, ia bazter guztietan World Wide Web hauxe (zu zeu oraintxe bertan erabilten zagozan hori) topau geinken garaiotan.

Jakin badakigunez, etxe askotan ordenadorea egon arren ez dago Interneterako konekzinoa egiteko aukerarik. Ikerketearen arabera, EAEko etxeen % 61,9n topau geinke gitxienez ordenadore bat, eta horrek teknologia barriak (edo daborduko ez horren barriak) erabilteko dagoan jokerea adierazoten dau. EAEn, Internet erabiltzen daben gehienak gizonak dira (%57,2), baina ez dago ia bape alderik emakumeen kopuruagaz.