Sarean  III. urtea // 88. zenbakia

Ordenadore eroangarriak VS. gizonezkoen ugalkortasuna


Ikerketea 21 eta 35 urte arteko 29 boluntariogaz egin dabe, eta ordenadorea hanken ganean jarrita, barrabiletako tenperaturea 2,1 gradu igoten dala erakutsi dau Sheynkinek. Urologoaren eretxiz, tenperatura hori jasaten dan bakotxean deskantsua hartu behar da, ugalkortasun arazo larriak ebitetako.

Bizkaie!

Ordenadore eroangarria asko erabilteak arriskuan imini leike gizon gazteen ugalkortasuna, Human Reproduction aldizkariak argitaratu dauan ikerketa baten arabera. New Yorkeko Unibersidadeko ugalkortasunaren inguruko adituek egindako ikerketeak dakarrenez, bai gazteek baita gizon nagusiek be ordenadore horreek hanken ganean denpora gitxiago erabili beharko leukie, berotasunak haziaren kalidadeari kalte egiten deutso eta.

Jefim Sheynkin ikerketearen burua, urologia irakaslea eta New Yorkeko Unibersidadeko Gizonezkoen Mikrokirugia eta Ugalkortasun Eza saileko zuzendaria da. Beraren ustez, ordenadore eroangarriek 70ÂșC-ko tenperaturea sortu leikie, eta horreek eragin zuzena dauka ugalkortasunean, modu negatiboan.