Googleren 14,4 milioi akzino salgai
Salmentea egin ostean, AEBetako enpresa handiaren sortzaileek % 73,9ko parte-hartzea izango dabe konpainian, eta enpresan erabagiak hartzeko orduan % 40,4ko botu-eskubidea izango dabe.
Abuztuaren 19an sartu zan Google Nasdaq teknologia-indizean, eta sekulako oihartzuna izan eban, bai diru-merkatuetan eta baita komunikabideetan be, batez be, enpresearen izaerea (Interneko bilatzailea da) kontuan izanda. 85 dolarretan salerosi ziran akzinoak baina merkatua zarratu aurretik akzinoko 201 dolar pagau ebezan.
Bizkaie!
Larry Page eta Sergey Brin Googleren sortzaileek adierazo dabenez, bakotxak 7,2 miloe akzino salduko dauz datozan 18 hilabeteotan. Holan, 1.200 miloe dolar eskuratu ahal izango dabez.
Munduko bilatzailerik ezagunena sortu eben lagun biek (31 urte daukiez) burtsa eragiketak egiteko AEBetako batzordean izena emon dabe, konpainiaren akzinoak saltzeko asmoz. Eric Schmidt Googleko zuzendari nagusiak iragarri dauanez, 2,2 miloe akzino saldu eta 370 milioi dolar eskuratuko dabez.