Vayasemanita.com
Erregistrautako domeinuen artean Amoroto.com dala garrantzitsuena esan geinke. Bizkaiko herri hori askotan aitatzen dabe eguen gauetan emitiduten dan programan, eta Eduardo Madrazok helbide elektroniko hori erosi eban, jente ugarik Amorotora bisitak egiten ebazala ikusi ostean, programearen arrakastea itzela zala dudarik ez egoanean. Madrazok e-posta helbideak osotzeko baino ez dau erabilten domeinua, joxepo@amoroto.com berbarako.
Alberto Trabancok, hile batzuk lehenago, mangarran.com erregistrau eban. Lagunakaz poteoan ebilela otu jaken hori egitea, eta apustu antzeko bat izan zana errealidade bihurtu dabe, www.mangarran.com gunean ikusi leiteken legez. Bertan, kuadrilako lagunen eta beste edozeinen argazkiak jasoten dabez, beti be ‘mangarran’ diran horreena. Gura izan ezkero, zuk zeuk ‘mangarran’ izan leiteken bateren baten argazkia orrialde horretan agertzea gura izan ezkero, horra hor aukerea.
Bizkaie!
Vaya semanita programearen arrakasteak sekulako oihartzuna euki dau baita gure mugetatik kanpo be. Sarean bete-betean sartu da programea eta daborduko Amoroto.com eta VayaSemanita.com edo Mangarran.com lako domeinuak erregistrauta dagoz, orain hile batzuk ganera. Gehiago esatearren: Vaya Semanita izenaren domeinua interneten euskal produktuak saltzen dabezan denda batek erosi dauz Googlen.