Sarean  III. urtea // 89. zenbakia

Zibertzero


Gotzon Plaza,
informatikoa

Hona hemen jalgi webgunean (http://www.jalgi.com) dagoan gabon-kantua (betiko musikeagaz baina letrak aldatuta). Egunotarako aproposa dalakoan, hor doatzue:

Olentzero joan zaigu
Pentiuma erostera
Intentzioarekin
Modernizatzera.
Ikusi duenian
Hura ez dabilela
Antibirusa jarri
Dio badaezpada.
Horra, horra
Gure Zibertzero
Xagua eskuan duela
Eserita dago
Internet ere badu
e-posta helbidekin
gutunak jasotzeko
munduko saretik.
Inolaz ezin dugu
Olentzero ase
Disko gogorrean du
leku pila libre
Inpresora badauka
Gainera kolorez
Zuen marrazki denak
Inprimatzeko prest.