Sarean  III. urtea // 89. zenbakia

Gabonetako opariak euskeraz


Gotzon Plaza,
informatikoa

Gabon giroan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak badauka bere webgunean euskerazko produktuen katalogoa eta seme-alaba edota umeei Gabonetako erregaluak egiteko orduan lagungarria izango da:

http://www.bizkaia.net/Kultura/Euskara/produktuenkatalogoa/eu_index.asp

Direkzino horretan arlo desbardinetako produktuak ikusteko aukerea emoten jaku, gero edozein liburudendan erosteko modukoak diralako:

- Musikea.
- Informatikea.
- Filmak (DVD-ak).
- Aldizkariak.
- Jostailuak eta jokoak.

Produktu bakotxaren prezioa aitatzen da eta baita ze adin tarterako dan gomendarria; hiru eta 16 urte bitartekoentzako produktuak eskaintzen jakuz gehien. Edozelan be, gurasoontzako be badagoz egon gauzak, ez pentsau...

Ganera, katalogoan aitatzen diran produktuak ludoteka ibiltarian erakutsiko dira; ludotekea abendu osoan eta 2005eko urtarrilaren seira arte Bizkaiko 18 herritatik pasauko da.