Elekak kode edegiko itzulpen automatikorako sistemea garatu dau, Estaduko lau hizkuntzen artean
Ondoko enpresa eta ikerketa-zentroek parte hartu dabe proiektuan: Euskal Herritik, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Elhuyar Fundazinoa eta Euskal Herriko Unibersidadeko IXA ikerketa-taldea; Bartzelonako Zientzia Parkeko Thera, Centre de Llenguatges i Computació enpresa, Kataluniako Unibersidade Politeknikoko TALP ikerketa-zentroa; Alacanteko Seminario de Lingüística Informatica mintegia.
Bizkaie!
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresea da, itzulpen automatikoa garatu gura dauan proiektu batean buru. Testuak nahiz webguneak itzultzeko balioko dau sistemeak, eta gaztelaniatik euskerara eta galizieratik katalanera, eta alderantziz, itzuliko dau.
Finantzaketearen zati bat Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriotik jaso dau eta Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako eta Valentziako hainbat enpresa eta unibersiae ditu partaide. Aurreikuspenen arabera, 2006ko hasieran egongo da gauzatuta itzulpen automatikoaren proiektu hau.
Kode edegiko eta banaketa libreko sistema bat izango da. Horrek esan gura dau askatasun osoz aldatzeko aukerea eskainiko dauala, hau da, erabiltzaile eta aplikazio bakotxera egokitzeko aukerea emongo dauala. Proiektuak badauka, ganera, barrikuntza nabarmen bat: lehenengo aldia da Estaduko lau hizkuntza ofizialak alkarregaz eta batera hartuko dituan sistema bat garatuko dana.
Katalanak eta galiziera-portugesak itzulpen automatikorako sistemak badaukiezan arren, teknologia hau ezin barriagoa da euskereari dagokionean. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa lehenengoa izango da, beraz, gaztelaniatik euskerarako itzulpen automatikoa garatzen, eta, horretarako, Euskal Herriko Unibersidadeko IXA taldearen eta Elhuyar Fundazioaren lankidetzea izango dau.
Finantzaketearen zati bat Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren PROFIT programatik jasoko dau proiektuak, eta, aurreikuspenen arabera, 2006ko hasieran eskuragarri izango da sarean itzulpen automatikorako sistema hau.