Inprimigailuek ixten dabezan oinatzak
Laser teknologiadun inprimigailuek, inprimiduten dabezan orri guztietan, ikusten ez diran markatxu batzuk ixten dabezala jakin dogu. PC World aldizkariak plazaratu dauan artikuluan (www.pcworld.com) agertu da barria. Begi-bistan ikusezinak dira ikurrok, baina, LED argi urdin eta lupa batez ikusteko modukoak ei dira. Baina, zer dira markatxu horreek eta zergaitik dagoz hor?
Xerox enpresearen kasuan, papelean egiten diran markatxuak puntu beilegiz egindakoak dira eta inprimagailu bakotxaren serie zenbakia agertzen da kodifikauta. Kodeketa hau paper zatian zehar zentrimetro bakotxean dago eta esan dogunez, ikusezinak dira begi-bistan. Antza danez, Xerox-eko honeek lehenegoak izan ziran orain dala hogei urte teknika hau apliketan baina ganerako enpresek be antzera egiten dabe, Cannonek berbarako.
Eta arrazoia? Batez be produktu faltsuei aurre egiteko. Laser teknologiadun inprimagailu honeen kalidadea sekulakoa izanda, edozein agiri faltsutzeko kapazak dira, batez be dirua: billeteak eskaneau eta, inprimigailua erabiliz, kalidade handiko billeteak (faltsuak bai baina kalidade handikoak) lortu leitekez, eta hori arazo handia izango litzateke, ezta?
Gotzon Plaza,
informatikoa
Scherlok Holmes guztiz azkarra eta trebea da gaizkileak atrapetan eta honeek egindako istorioak argitzen. Horretarako, hor dauka bai bere lupea ikur edo aztarna txikiena topau eta aztertzeko. Nobela, film eta telebistako serietan argi eta garbi esaten jaku holako aztarnek daukien garrantzia gaizkilea atrapetako orduan. Danok jakin badakigu hatzamarretako markak edozein persona identifiketako erabilten diran elementuak dirala.
Hari honetatik jarraituz, beste gauza batzuk be badakiguz: berbarako, Interneten sartzen garaneko eta bisitetan doguzan webgune guztien ganeko informazinoa zerbitzarietan gordetan dana. Gure ordenadoreak IP helbide bat dauka eta nondik nora ibili garan gordetan da, azken urteotan hsarritan aitatu dan seguridadearen atxakiagaz batez be. Orain, teknologiagaz lotuta dagoan beste barri bat zabaldu da eta inok be ez eukan honen barri ganera.