Sarean  III. urtea // 86. zenbakia

www.telepartitura.com


Proiektu honegaz, informazinoaren digitalizazino prozesuaren bitartez literatura musikala zabaltzeko kanala egin dabe. Enpresa-ideia hau martxan jarteko 60.000 euroko inbersinoa egingo dabe lehenengo urtean. Digitalizautako partituren merkatuan denda birtual eredu bihurtu gura dabe telepartitura.com proiektuaren bultzatzaileek.

Bizkaie!

Hemendik aurrera, musikagileek Internet bidez saldu eta editau ahal izango dabez partiturak proiektu barritzaile baten bidez. Digitalizautako partiturak www.telepartitura.com helbidean dagoz salgai. Proiektu sistema birtual honegaz, munduko edozein lekutako musikagileek euren lanak editau eta saldu ahal izango dabez, baita dirua irabazi be.

Eroslearen ikuspuntutik, barriz, telepartitura.com bestelako denda elektronikoak lakoa da. Halan da be, badauka berezitasun bat: bezeroak erosten dauana erosketea egiten dauan momentu horretan bertan eskuratzen dau. Produktuak PDF (Adoberen Acrobat Reader) formatuan dagoz eta errez inprimidu leikez.