Txaber Altube: 'Txikitatik euki dot bertsotarako zaletasuna'

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-06-21 10:25   Barriketan

Bizkaiko eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan txapeldun

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal txapeldun

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-06-06 10:46   Bertsolaritzea

Puntu guztiak batuta, Txaber Altube -14 urtera artekoetan- eta Nerea Ibarzabal -16-18 urte bitartekoetan- izan ziran txapeldunak. Eurak eta euren ataleko bigarrenek be -Arrate Gaztelu eta Imanol Uria- kantauko dabe Agurainen hilaren 18an, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ipar UriBBK Sariketea

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-04-15 10:28   Bertsolaritzea

Azkenean, puntuazinoa holantxe geratu zan:

- Ipar Uribe 171 + 239 = 410 puntu.
- Lea-Artibai 150’5 + 239’5= 390 puntu.

Bizkaiera egokienaren saria Illart Gumuzio arratiarrarentzat izan zan eta finalistarik gazteenarena, barriz, Aissa Intxaustirentzat.

Datozenak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-02-28 14:45   Bertsolaritzea

Ia martian be bagagoz honezkero eta BBK Bertsolari Gazteen Sariketea laster hasiko jaku. BBK Bertsolari Gazteen Sariketea izaten zan eta oindino be izaten da gazte askori saio faltea arean betetako aukerea emoten deutsiena.

Bene-benetakoa

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-12-30 14:17   Bertsolaritzea

Ez dakit bideo-emonaldi horrek guztiorrek zeozertarako balioko eusteen, baina bertso-saioetan kamarek enfoketan eben publikoa ezaguna egin jatan azkenerako. Jente guztiaren artean, lehenengotan, ilusino handia egiten eustan niretzako ezaguna zan bikote bat ikusteak. Andra-gizonak, Zeanurikoak biak...

Ahoa zabalik

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-12-20 11:33   Bertsolaritzea

BECi itxura ederra eretxi neutsan hasieratik. Bertara inguratu nintzan goizeko 11:30 inguruan. Kontu egizu ha zer izan zan saioa hasi zanean. Ahoa zabalik itxi nau, atzera be, bertsozalearen indarrak. Plazan alkartu gaitezan, orduan.

Ahoa josita

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-12-10 09:20   Bertsolaritzea

Ez dot izenik emongo, baina bertsolari asko gustau jataz Txapelketan. Finaletik kanpo dagozanak eta finalean egotea merezidu dabenak, be bai. Bertsoa janzten daben bertsolariak, natural-natural, azkenengo puntu indartsua barik, baina bertsoa goitik behera ekarten dabenak, hain zuzen be. Eurak barik, bertsoa galdua da.

Iñaki Aurrekoetxea: 'gure erronkea da bertsolariak egindako merituak ondo baloretea'

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-10-07 12:22   Barriketan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako epaileaBizkaiko Bertsolari Txapelketako epailea

Errioxara bidaia

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-09-06 11:05   Bertsolaritzea

Urtero egiten dan legez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Errioxarako bidea hartu dau astegoienean. Txapelketan lagundu edo parte hartu daben guztiak egon dira konbidauta bidaiara.

Bertso-desafioa

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-07-27 10:53   Bertsolaritzea

1987ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako liburua leiduten nengoala zera okurridu jat, liburuan bertan dagozan askok euran seme-alabakaz egin leikiela bertso-desafioa. Jon Lopategi, Moises Enbeita, Jon Enbeita, Jose A. Aranburu 'Natxi', Xabier Amuriza, Juan Mari Areitio 'Gaztelu' eta Ireneo Ajuriaren bertsoak topau dodaz bertan.

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala hilaren 19an jokatuko da Agurainen

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-06-14 12:06   Bertsolaritzea

Gustura entzun nituan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lau saioak. Lehenengo hiruretan -finalaurrekoak-, hainbeste ume irazkitik pasetea ez da fazila, baina epaile-taldekoak ahalegindu ginan behar hori albait ondoen betetan. Finalean gehien harritu gintuena gaztetxoen-taldea (14 urtera artekoak) izan zan. Gero eta maila handiago dakarre txikerretatik. 18 urtera artekoak be sano ondo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen ateetan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-04-30 12:09   Bertsolaritzea

'Badira hiru aste' baino gehiago eskina honetatik eskribiduten ez dodala. Ez pentsau, baina, bertsoak ahaztuta daukadazanik. Izan be, honezkero, aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak emon ditu bere lehenengo pausuak eta horren inguruan gabilz beharrean.

BBK sariketea finalera begira

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-03-18 10:26   Bertsolaritzea

Ez eizue galdu hurrengo barikuan, martiaren 26an, egingo dan aurtengo sariketako finala arrastiko zazpiretan Bilboko Kafe Antzokian. Protagonistak: Ipar Uribe eta Lea-Artibai.

Bertsolari Gazteen XVIII. BBK sariketearen ateetan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-03-01 09:39   Bertsolaritzea

Martiaren 3an hasi eta 26an akabauko da aurtengo BBK Sariketea. Esklusiba hori baino ez deutsuet emongo gaur eguerdiko 12:00etan izango dalako aurkezpena. Jakingo dozuen legez, taldeka egiten dan sariketea da. Taldeak Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea Artibai, Enkarterri eta Bilboaldea dira.

'Elur-melur ez naz zure bildur'

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-02-01 09:41   Bertsolaritzea

Klima aldaketagaz
luze barik ziur
esan beharko deutsut
betirako agur
esakera aldatu
behar dogu, edur
laster ez da izingo
inor zure bildur.

Zorionak, Maialen; eskerrik asko, Andoni

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-12-14 09:19   Bertsolaritzea

Txapelketa Nagusia irabazi dauen lehenengo emakumea da. Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso dau txapeldun barriak txapela

Maialen Lujanbio da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapeldun barria. 33 urteko hernaniarrak saio osoan goitik ibili eta gero lortu dau azkenean. Amets Arzallusegaz egindako buruz burukoa akorduan eukitekoa izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Finaleko ateetan sarritan parau danak kantauko dau BEC-en

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-30 09:59   Bertsolaritzea

Aitor Sarriegi da falta zan azken finalistea. Aurreko finaletan ateetan parau ostean, lortu dau beasaindarrak. Belodromoko saioan 651,75 puntu batuta, Sustrai Colina be aurreratu dau sailkapenean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sustrai Colina eta Unai E.T.rriaga estralurtarra lehenengo

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-23 10:03   Bertsolaritzea

Sustrai Colina zapatuko irabazlearen eta beste guztien baimenagaz protagonista bana egon dira astegoieneko saio bakotxean: Igor Elortza, Gernikan eta Unai Iturriaga, Iruñean. Hori bai, kontrako arrazoiengaitik.

Miren Amuriza: 'Batzuentzako sorpresea izango nintzan eta beste askorentzako sustoa...'

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-19 10:16   Bertsolaritzea

Euskal Herriko Txapelketan Nagusian egin dituan saio biak irabazita eta 655,5 puntugaz BECeko finalean egoteko oportunidadea dauka, baina ez oholtza ganera begira dagozan jarleku gorrietan.

Sustrai Colina eta Amets Arzallus lehenengo; faborito asko artega

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-16 09:47   Bertsolaritzea

Zapatuan jokatu zan Tolosan lehenengo bueltako bigarren finalaurrekoa. I. Elortzari zortziko txikerreko bertsoko potoak hogei puntu kenduko eutsozan gitxienez. Saioa irabazteko behar zituanak justu. Bestalde, atzoko Hendaiako saioko puntuazino altua ikusi eta gero, bizkaitarrek finalean sartzen gatx izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)