Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen ateetan
2010-04-30 12:09 Bertsolaritzea'Badira hiru aste' baino gehiago eskina honetatik eskribiduten ez dodala. Ez pentsau, baina, bertsoak ahaztuta daukadazanik. Izan be, honezkero, aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak emon ditu bere lehenengo pausuak eta horren inguruan gabilz beharrean.
'Badira hiru aste' baino gehiago eskina honetatik eskribiduten ez dodala. Ez pentsau, baina, bertsoak ahaztuta daukadazanik. Izan be, honezkero, aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak emon ditu bere lehenengo pausuak eta horren inguruan gabilz beharrean. Txapelketan epaile-beharrak egiteko subertea daukat oraingoan be eta, horregaitik, ezin izango dot saioen inguruko kronikarik egin. Ha ta guzti be, Bizkaie!-k bardin-bardin segiduko dau txapelketako informazinoa emoten.
Dakizuen legez, Bizkaiko Txapelketan eskualdeetako finalak egiten dira lehenengo, horren ostean final laurenak datoz eta, akabetako, finalerdiak eta finala. Eskualde batzuetan jente asko batzen da eta kanporaketak jokatu behar izaten dira lehenengo. Esate baterako, Asier Ibaibarriagak, Ekaitz Elorriagak eta hirurok Enkarterriko kanporaketa biak epaitu behar izan genduzan eta holantxe osotu zan eskualde horretako finala. Bertako giroa, barriz, ikaragarria izan zan.
Hementxe daukazue eskualdeetako finaletako egutegia:
- Arratiako finala. Zeanuri (Kultur Etxea) Maiatzak 9, 17:30ean.
- Lea-Artibaiko finala. Berriatua (Saizarren pabilioian) Maiatzak 16, 17:30ean.
- Uribe Butroeko finala. Derio (Gurea aretoa) Maiatzak 22, 18:00etan.
- Bilboaldeko finala. Arrigorriaga (Lonbo aretoa) Maiatzak 23, 17:30ean.
- Durangaldeko finala. Berriz (frontoia) Maiatzak 29, 18:00retan.
- Enkarterriko finala. Zierbena (frontoia) Bagilak 5, 18:00retan.
- Uribe Kostako finala. Algorta (Villamonteko kultur etxean) Bagilak 12, 18:00retan.
- Busturialdeko finala. Bermeo (Kafe Antzokia) Bagilak 13, 17:30ean.
Txapelketan parte hartuko daben bertsolariei suberterik onena opa deutsiet eta kanpoan parau diranek gogotsu segidu dagiela bertsotan. Epaile-taldean ahaleginduko gara bertsolarien beharra albait ondoen baloretan.
Akabetako, ahozkotasunagaz loturiko barri bat daukat: Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren lehenengo liburuki biak aurkeztuko dira Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Urte askoan behar asko egin da horren inguruan eta, nire eretxian, etxean eukiteko liburuak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!